viernes, 20 de diciembre de 2013

Ziklo-Kroseko Gipuzkoako txapelketak.2013.

Ziklo-Kroseko Gipuzkoako txapelketak jokatuko dira Oñatin domekan

Jagoba Domingo 2013-12-20 12:50   KIROLA  OÑATI
Punta-puntako ziklo-krosaz gozatzeko aukera izango da domeka honetan Oñatin, San Martin auzoan. Goizeko hamarretan bizikleta gainean jartzen lehenak kadeteak izango dira eta euren ondoren lehiatuko dira jubenilak, masterrak, elite mailakoak eta 23 urtez azpikoak. Azken bi horiek batera jardungo dute.
Pasa den urteko ziklo-krosa. |  Ikusi handiago |  Argazki originala
Aloña Mendik 2010ean ekin zion hainbat urtetako etenaren ostean, berriz ere ziklo-krosa antolatzeari. Urtetik urtera ahalegin bereziak egin dituzte antolatzaileek lehikatearen maila hobetzen joateko. Iaz, elite mailako txirrindulariak ekartzea lortu zuten. Eta aurten ere bertan izango dira. Hala adierazi digu Ruper Arkauz Arrikrutz ziklo-kros taldeko arduradunak: "Zaila izaten da etorriko direnen zerrenda ematea. Izan ere, batzuek izena ematen dute, baina gero ez dira etortzen. Hala ere, uste dugu hemen izango direla goi mailan dabiltzan Aitor Hernandez eta Kepa Peña, adibidez". Aurten, gainera, Gipuzkoako Txapelketak ere jokatuko dira Oñatin.

Zirkuitu tekniko eta azkarra 

San Martingo zuhaiztian eta alboko belardi baten kokatzen da zirkuitua. Joan zen zapatuan hasi ziren antolatzaileak prestakuntza lanetan eta bihar emango dizkiote azken ukituak. "Teknikoa eta azkarra izango da ibilbidea, nahiko polita gelditu da", dio Arkauzek. Eta honakoa gaineratu: "Orain dela bi urte federazioak esan zigun zirkuitua ez zela aproposa, ur asko metatzen delako zelaian. Beraz, iaz, goiko zatian bakarrik jarri genuen ibilbidea. Aurten, baina, zelai osoa hartu dugu. Izan ere, egungo teknologiei esker, jakin dugu ia aste guztian egin behar duela eguraldi ona, baita domekan ere. Beraz, txirrindularien partetik eta federaziotik errieta jasotzeko arriskua izango dugun arren, erabaki hori hartzera ausartu gara".

Bertakoak ere bertan

"Ziklo-krosa antolatzen hasi ginen bazirelako mutiko batzuk kirol honetan aritzen zirenak eta eurei laguntzeko hasi ginen", dio Arkauzek. Arrikrutz taldeko hainbatek hartuko dute parte domekako lehian, baita bailakoek ere.

Gipuzkoako ziklo-kros txapelketa

2013/12/22 10:00
San Martingo zuhaiztian; Oñati Oñati

No hay comentarios:

Publicar un comentario