martes, 4 de febrero de 2014

Antixenako gaztetxea

Antixenan gaztetxea dagoen eraikina berreskuratu du Oñatiko Udalak

Txomin Madina 2014-02-04 18:15  Oñati
Antixenako gaztetxea dagoen eraikina kanpotik. | Ikusi handiago | Argazki originala
Joan den eguenean egindako osoko bilkuran aho batez erabakitakoaren arabera, Oñatiko Udalak Antixenako Gaztetxea dagoen eraikina berreskuratu du. Horretarako, Udalak kalte-ordain bat emango dio Mondragon Goi Eskola Politeknikoari orain arte zuen azalera eskubidea eteteagatik. Asmoa da aurrerantzean ere, izaera zabalarekin, eraikina gaztetxea izatea.
1991ko urriaren 24an egindako osoko bilkuran onartu zuen Oñatiko Udalak Patrue kaleko zazpigarren zenbakian praktiketarako jatetxea eraikitzeko azalera eskubidea ematea Goi Eskola Politeknoaren Goi mailako Ostalaritza eskolari. Lagapena 40 urtetarako egin zen, eta orduz geroztik ostalaritza eskolaren ostean, Mondragonen Etengabeko Formazioaren eta MIKen (Mondragon Ikerketa Kudekaetan)  kokalekua ere izan da eraikina. Azken urteetan baina, hutsik egon da, eta 2012ko irailean Oñatiko Gazte Asanbladak eraikina okupatu zuten.
Orduan, gazteek, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Udalak elkarrizketa mahai bat osatu zuten; eta Udalak eta Goi Eskola Politeknikoak, erantzunkizunak argi uzteko kontratu bat sinatu zuten, Oñatiko alkate Mikel Biainen esanetan, "era prekarioan". Hasieratik baina, Udalaren asmoa izan da eraikina berriz ere herriarendako berreskuratzea, eta horixe lortu du. "Mondragon Goi Eskola Polteknikoak zuen azalera eskubidea eten egin dugu, eta orain Udalaren izenean egingo dira eraikinaren eskriturak" azaldu du alkateak.

Aurrerantzean ere, gaztetxe

Behin eraikina berreskuratuta, alkateak dio begi onez ikusten dutela eraikinak gaztetxea izaten jarraitzea, beti ere, izaera zabalarekin: "Izaera zabalak esan gura du herriko beste edozein eragilek bertan ekintzaren bat antolatuz gero erabili ahal izatea; eta guk dakiguna da Oñatiko Gazte Asanblada prest dagoela horretarako".
Mikel Biainek gainera, negoziazioan parte hartu duten alde guztien jarrera azpimarratu gura izan du: "Hasieratik adostasunerako asmoa egon da, eta hori txaoletzkoa izan da. uste dugu hori dela bidea. Errazena izan daiteke ertzainak bidaltzea, baina guk uste dugu jarritu duguna dela bidea".
Azalera eskubidea eteteko lortutako akordioaren arabera, Udalak kopuru bat ordaindu beharko dio Mondragon Goi Eskola Politeknikoari. "Udaleko arkitektoak egindako txostenaren arabera, 700.000 eurotik gorako balioa du, eta adostu dena da amortizazio taulan geratzen zaionaren erdia ordaintzea Goi eskola Politeknikoari, 131.853 euro" esan du alkateak. Horretarako, urteko aurrekontuan ondarearen erosketarako derrigorrez gorde behar da partida erabiliko du Udalak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario