domingo, 2 de febrero de 2014

Antxintxika Servimasa Triatloia Taldea

Antxintxika Servimasa Triatloia Taldea, errepidera irteteko gertu

Mireia Bikuña 2014-02-01 16:02   Kirola  Arrasate
Bi helburu nagusirekin aurkeztu da taldea . Alde batetik, bailaran triatloia sustatu eta kirol hori praktikatzen dutenendako erreferentzia izatea; eta beste alde batetik, emakumeak kirol horretarako erakartzea. 65 kide izango ditu taldeak. Horietatik sei, emakumeak.
Antxintxika Servimasa Triatloi Taldeak elkarte moduan dituen asmoez haratago, kide bakoitzak zehazten ditu denboraldiko helburu pertsonalak. 

Eskerrak babesle eta lagunei 

Bestalde, zapatuko aurkezpen ekitaldia aprobetxatu zuten taldearen babesleei eta kideei eskerrak emateko; eta baita ere, horrelako proiektua martxan ipintzeko laguntza emandako guztiei.

Soraluze-Bergara krosa

Azaroaren 2an egingo dute krosa eta hamar urte beteko ditu. Urteurrena ospatzeko, ekintza bereziak egingo dituzte antolatzaileek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario