jueves, 13 de febrero de 2014

BIdeo lehiaketako saria


Zuazola-Larraña ikastetxekoek jaso dute bideo lehiaketako saria

 Goiatz Arana 2014-02-13 16:10   Ingurumena  Oñati

 'Zure bazkaria ez da hondakin bat' bideo lehiaketako bigarren saria da irabazi dutena. Eusko Jaurlaritzak antolatu du lehiaketa, gaztetxoek elikagaiak hondakin ez bihurtzeko proposamenak bideoan jasotzeko helburuarekin. Lehen edizioa izan da aurtengoa eta Debagoienera etorri dira sarietako bi; horietako bat, Oñatiko Zuazola Larraña ikastetxera. Saioa Varela, Jone Alberdi eta Sara Mantxolak egin dute bideoa.
 
Zetazeoak ikustera joateko barku-irteera bat irabazi dute. Atzo jaso zuten saria, Bilboko Bizkaia Eraikineko auditorioan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario