miércoles, 12 de marzo de 2014

Aloñako igoera.

Aloñako igoerako iilbide berria ezagutzeko  irteera egingo dute domekan.

 Oihana Elorza 2014-03-12 13:11   Kirola  Oñati
10 urte beteko ditu aurten Aloñako igoerak eta ibilbide berria prestatu dute maiatzaren 4an egingo den probarako. Domekan irteera bat egingo dute ibilibide hori nolakoa den ikusteko. 09:00etan elkartuko dira Oñatiko Foruen plazan.
 

Orain arteko edizioetan 15 kilometro inguruko ibilbidea egin dute Aloñako igoeretan parte hartu duten korrikalariek. Aurten baina, 10 urte beteko ditu probak eta 22 kilometro pasako ibilbidea prestatu dute antolatzaileek.
Ibilbide berria zer nolakoa izango den ikusteko, irteera egingo dute domekan. Hitzordua da 09:00etan Oñatiko Foruen plazan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario