jueves, 6 de marzo de 2014

Arrikrutzeko kobak

 ARRIKRUTZEKO KOBAK ASTEBURU HONETAN ZABALDUKO DITUZTE BERRIZ
 Oihana Elorza 2014-03-06 12:04  Oñati

 Arrikrutzeko kobak zabalik egongo dira, berriz, asteburu honetatik aurrera. Koben eguna ospatuko da, gainera, eta ospakizun horrekin batera ekingo dio urte berriari Arrikrutzeko kobak. Kudeaketari buruz, deialdi berria egin arte, orain arteko enpresa berdinak kudeatuko dituzte Arrikrutzeko kobak eta Turismo bulegoa.
 
Otsailean itxita egon dira kobak eta zapatuan zabalduko dituzte. Zerbitzua, gainera, orain arte eskaini dutenek emango dute gero ere.
Udalaren asmoa zen Arrikrutzeko eta Turismo bulegoko zerbitzua bateratu eta biak enpresa berdinak eskaintzera. Horretarako deialdi publikoa egin zuen. Bi enpresa aurkeztu ziren baina batek ere ez du lortu esleipena. Honenbestez, luzatu egin zaie lan kontratua orain arteko langileei. Deialdi berria egin arte, Arrikrutzeko eta Turismo bulegoko zerbitzuak enpresa ezberdinak kudeatuko dituzte, orain arte bezala.

Erreserbak

Kobak zapatuan zabaldu arren bihartik, egubakoitza, egin ahal izango dira erreserbak. Horretarako, telefono zenbaki honetara deitu behar da: 943 08 20 00. Haitzuloko bisitaldiak ordubete irauten du eta euskaraz eta gazteleraz eskaintzen dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario