domingo, 23 de marzo de 2014

Maider Arregi Oñatiarrak eskolarteko finalerako txartela lortu........

Maider Arregi Oñatiarrak eskolarteko finalerako txartela lortu zuen ostiral iluntzean Zumarraga-Urretxun jokatutako kanporaketan.
Zazpi bertsolarik osatzen zuten kanporaketako onena izan zen Maider Arregi. Tartean beste bi debagoiendar ere izan ziren, Marixe Ruiz de Austri Arrasatearra eta Gontzal Belategi Oñatiarra.
Den..... aurrean. Ofizioak, bakarkako lanak eta trikitarekin lagundutako kopla saioa osatu behar izan zuten lan puntuagarrietan. Horiei hasierako eta bukaera agurra batzen zitzaizkien, bi hauek etziren puntuagarriak. Bukaerako agurrean zazpi bertsolariek saioarekin gozatu izana aitortu zuten, eta halaxe eskertu zituzten entzuleek beraien txalo zaparrada eskeiniz.
Beste hiru debagoiendar ere badira eskolartekoan, Ixak Sarasua Atxabaltarra, Ane Zuazubizkar Arrasatearra eta Urko Arregi Oñatiarra. Ixakek dagoeneko jokatu zuen bere kanporaketa, eta datorren apirilaren 4an jokatuko dute Urkok eta Anek Mutrikun.
Finala Gizpuzkoako Bertso Eskolen Egunean jokatuko da, Arrasaten maiatzaren 11ean aurreikusita dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario