lunes, 10 de marzo de 2014

RITXAR FERNANDEZ GARAILE

 OKMAGAZINEA
 RITXAR FERNANDEZ GARAILE BEASAINEKO HERRI LASTEKETAN
2014-03-10 10:48:25
Azkoitia-Azpeitia eta Martin Fiz Maratoia prestatzen diardu

Atzo goizean Beasaingo IV. Herri Lasterketa jokatu zen. Giro beroa etsai izan zuten bertaratu ziren korrikalari guztiek eta parte hartu zuten 244 korrikalarien artean, Ritxar Fernandez oñatiarra izan zen azkarrena. Helmuga lehen postuan zeharkatu zuen La Blanca taldeko korrikalariak 47:35 kronoa markatuz.

Oñatiko korrikalari beteranoak lasterketa bikaina osatu zuen atzo goizean Beasainen. Proba hasieratik garbi utzi zuen garaipenerako hautagaitzan sartuko zela, izan ere, lehen kilometrotik oso indartsu hasi zen oñatiarra. 14 kilometroko proba izanik, erritmoa ondo neurtzea garrantzitsua zen eta atal hori oso ondo menderatu zuen Fernandezek.

Hasieran, Patxi Urizar, Jose Antonio Blanco eta Unai Señoran izan ziren Fernandezen bidelagun lasterketa buruan, baina kilometroek aurrera egin ahala, inor ez zen oñatiarraren erritmoa eusteko gai izan. Urizar izan zen erritmoa jaitsi behar izan zuen lehena. Horren ondoren Blancok ere amore eman zuen eta azkenik, 9. kilometro inguruan, Unai Señoran izan da Fernandezen erritmoari eutsi ezinik gelditu dena.

Azken 5 kilometroak beraz, lasterketa buruan osatu zituen Fernandezek eta helmugan 9 segunduko aldea atera zion gerora bigarren sailkatua izan zen Unai Señoran Irurako korrikalariari. Podiumeko hirugarren postua Jose Antonio Blancorentzat izan da. Sailkapen ofizialak hemen.

Gogotsu helburu berriak gertatzen

Fernandezek adierazi duenez, oso pozik dago  atzoko garaipenarekin, baina lasterketa "zaila" izan dela ere onartu du. "Haize ufada eta bero handia izan dugu aurkari eta horrek asko gogortu du lasterketa". Fernandez, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia eta Maiatzaren 11ko Martin Fiz maratoia gertatzen ari da eta azken entrenamendu asteak zailak izan diren arren, atzoko garaipenak lanean gogor jarraitzeko motibazioa emango diola adierazi digu.
Fernandez, helmuga lehen postuan zeharkatzen. Argazkia: C.A. La Blanca

No hay comentarios:

Publicar un comentario