martes, 8 de abril de 2014

'Ebanjelioaren poza'

 'Ebanjelioaren poza' lelopean egingo dute zapatuan Arantzazura igoera.

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014-04-08 12:06  Debagoiena  Oñati
Zapatuan, apirilak 12, egingo dute Arantzazura urteroko igoera. Aurtengo leloa 'Ebanjelioaren poza' izango da, eta ohi bezala, Oñatitik irten eta Arantzazuko Santutegian amaituko da ibilaldia. Autobusa ere ipini dute, eta apirilaren 10ean izango da izena emateko azken eguna.
Iaz Arantzazura eginiko erromesaldiaren une bat.

Urtero bezala Arantzazura ibilaldia antolatu du Donostiako Elizbarrutiak, eta zapatu honetan, apirilak 12, izango da. Oñatitik abiatuko dira oinez 09:30ean, eta parte hartzaileek; bidean, ebanjelioko pasarteak eta gogoetak entzun ahal izango dituzte, ohitura duten legez.
Behin Arantzazuko Santutegira iritsita, otoitzaldia egingo dute. Amaitutakoan, autobusez itzuliko dira erromesak euren herrietara, baina Donostiako Elizbarrutitik aditzera eman dutenez, autoa Oñatin uzten dutenek ere autobusa erabili ahal izango dute bertaratzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario