miércoles, 9 de abril de 2014

Jon Odriozola

 OK MAGAZINEA
Txirrindularitza
2014-04-09 10:35:23
Intziarte eta Gipuzkoa taldea, liderrak dira Espainiako kopan
 
 Etxeko txirindulariekin goi mailan lehiatzeko gai garela erakusten ari gara

Afizionatu mailako Gipuzkoa taldea, denboraldi hasiera bikaina osatzen ari da. Iazko denboraldian emandako maila mantendu edo hobetzeko gai direla erakusten ari dira, Jon Odriozola oñatiarraren txirrindulariak. Arlo indibidualean, Unai Intziarte Espainiako Kopako sailkapen nagusiko liderra da eta hori gutxi balitz, taldekako sailkapenean ere, Gipuzkoarrak dira onenak momentu hauetan.

Pasaden igandean, estatuan dagoen probarik entzutetsuenean parte hartu zuen taldeak. Eibarko Valenciaga Oroitzarrean hain zuzen ere. Amateur mailan dagoen probarik gogorrena eta ikusgarriena dela diote adituek eta igandekoa ere, sekulakoa izan zen. 175 txirrindulari, 6 mendate, 164 km, giro paregabea, errepideak jendez gainezka...ikusteko eta ezagutzeko moduko lasterketa puska. Profesional mailako lasterketa batekiko enbidia gutxi duen horietakoa.

Lidertza defendatzera

Gipuzkoa taldeak helburu bakar batekin hasi zuen igandeko proba. Intziartek soinean zeraman maillot horia defendatzea zen erronka nagusia. Eibarko zirkuitua ez da Gipuzkoarraren ezaugarrietara ondo moldatzen den proba eta aurkariak eraso ugari egingo ziotela ikusirik, proba nota "onarekin" gainditu zutela adierazi zuen atzo eguerdian Odriozolak Oñati Irratian.

Bere txirrindulariek egindako lana goraipatu nahi izan zuen zuzendari txantxikuarrak. "Sekulako maila dago Espainiako kopako probetan eta beste taldeak selekzioak direla ikusirik, gure txirrindulariek sekulako meritua daukatela iruditzen zait. Guztiak dira etxekoak eta igandean, sufritzea tokatu zitzaigun arren, oso ondo erantzun zuten guztiek. Oso harro nago".

Probari buruz hitz egiteaz gain, Espainiako koparako duten helburuetaz ere hitzegin zuen Odriozolak. Era berean, Euskal Herriko itzuliari buruzko pronostiko bat ere eman zuen Gipuzkoa taldeko zuzendariak.

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:ENTZUN

Cristian Cañada (Mutua Levante), izan zen azkarrena Eibarren. Argazkia: as.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario