miércoles, 9 de abril de 2014

Oñatiko EAJk alegazioa jarriko dio ...............

Oihana Elorza 2014-04-09 13:39  Oñati BERRIAK
 
Batetik, Bilduk egindako proposamenak ez duela araudia betetzen berretsi du EAJk eta, bestetik, jeltzaleen proposamenak auzo horretan etxebizitza erosteko aukera duten 32 familiak 90.000 euro aurreztea ahalbidetzen duela. Bi arrazoi horiek aipatu ditu udaleko talde jeltzaleak alegazioa arrazoitzeko, eta "beharrezkoa izanez gero, beste instantzia batzuetara jotzeko aukera ere aztertuko" lukeela gaineratu du.
Gaur goizean egin duen prentsaurrekoan eman du horren berri udaleko talde jeltzaleak.
Prentsa oharra, osorik:
"Oñatiko EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaile Lourdes Idoiagak, prentsaurreko bidez adierazi du EAJ-PNVk San Martingo etxebizitzen plan partzialaren aldaketari alegazioa aurkeztuko diola. Halaber, Idoiagak berritsu du San Martingo etxebizitzen inguruan udal gobernuak egindako proposamenak ez duela kasu honetan aplikatu behar zaion 1994ko lurzoru legedia betetzen, eta edozein kasutan egungo legedia aplikatuz gero ere, ez lituzke legediak jasotzen dituen baldintzak beteko. Horregatik, talde jeltzaleak aipatu alegazioa aurkeztuko du eta beharrezkoa balitz, beste instantzia batzuetara jotzeko aukera ere aztertuko luke.
Bestalde, EAJ-PNVk argi utzi nahi du eraikuntza-enpresak babesten dituela eta legitimoa dela egin duten planteamendua egitea eta beren interesak defendatzea. "Oñatiko enpresak dira, enplegua sortzen eta bertako ekonomia sustatzen dutenak eta horrexegatik, gure babes eta errespetua izan dute eta izaten jarraituko dute beti", azaldu du bozeramaile jeltzaleak. Idoiagak argitu du aurkeztu alegazioa ez dela hitzarmena sinatu duten enpresen aurkakoa, oñatiar guztien interesen eta legezkotasunaren aldekoa baizik.
Idoiagak San Martingo etxebizitzei buruzko EAJ-PNVk egindako proposamena berretsi du. Proposamen jeltzalearen arabera 132 etxebizitzetatik, 32, babes ofizialekoak izango lirateke, bataz beste 129.352€tako salneurriarekin, eta gainerako 100 etxebizitzak, VPOx1,7koak izango lirateke eta bataz beste 219.899€ inguruko salneurria izango lukete. Bozeramaile jeltzaleak azaldu modura,  gure proposamenak araudia betetzeaz gain, San Martinen etxebizitza erosteko aukera duten 32 familiek 90.000€ aurreztu ahal izatea eta babes ofizialeko etxebizitza gehiago egotea ahalbidetzen du. "Pertsonen aldeko apustua egiten dugu eta horregatik, gure proposamena sozialagoa izateaz gain, oñatiarrentzat askoz mesedegarri eta justuagoa da", gaineratu du Idoiagak.
Bilduk egindako adierazpen eta salaketen harira, Idoiagak adierazi du EAJ-PNV ez dela udal gobernuaren jokoan sartuko, baina Bilduk aipatutako lursailen salmentari buruz hainbat kontu argitu nahi izan ditu bozeramaile jeltzaleak: batetik, salmenta ez zela desjabetze prezioan izan, adostutako salmenta baizik; eta bestetik, lursail honen salmentari esker finantzatu ahal izan zela egoitzaren birmoldaketa eta psikogeriatriako solairuaren eraikuntza,  "eredu aitzindari eta berritzailea izan dena gainera", gehitu du Lourdes Idoiagak.
Azkenik, talde jeltzaleak azpimarratu du EAJ-PNVren helburua ez dela gai hauekin polemika sortzea, EAJ-PNVk oposizioko alderdi gisa dituen betebehar eta eginkizunak bete nahi ditu besterik ez, gobernuaren kudeaketa kontrolatzea, oñatiarren interesak defendatzea eta aurretik aipatutakoak betetzen ez direnean horiek salatzea baita oposizioko talde baten lana".

No hay comentarios:

Publicar un comentario