domingo, 27 de abril de 2014

Oñatiko Ganbara abesbatzak sari guztiak eskuratu ditu Ejean

Imanol Gallego 2014-04-27 15:43   Kultura  Oñati
Folklore eta polifonian lehen postua lortu, eta Sari nagusia ere eskuratu du Oñatiko Ganbara abesbatzak.
Oñatiko Ganbara abesbatza bere saioa eskaintzen. | Ikusi handiago | Argazki originala
Aste bukaera bizia izan dute Oñatiko Ganbara abesbatzako kideek. Ejeako kantu lehiaketa urteko hitzordu garrantzitsu horietako bat da eta aurtengoa baina berezia zen. Bertan lehiatzen ziren taldeek, aurreko urtean sariren bat lortutako taldeak ziren, eta maila inoiz baino altuagoa izan da.
Gogotik prestatu duten txapelketa izan da, eta aurreko egunetan urduri egon arren, epaimahaiak sailkapena aditzera eman aurretik, abeslarien inpresioak oso onak ziren, "folklorean saio polita egin genuen, baina polifonian bikain egin dugu", azaldu du Aitor Biain zuzendariak. Euren susmoak ez dira erratu eta folklore eta polifonian lehen postua eskuratu dutenez, Sari nagusiarekin ere bueltatuko dira oñatiarrak etxera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario