viernes, 16 de mayo de 2014

MIK zentroak hitzarmena sinatu du Prospektikerekin, Millennium-en parte izateko



 Miren Mujika 2014-05-15 15:33   Hezkuntza  Oñati
 MIKeko zuzendari David Sánchez Botek eta Prospektikerreko zuzendari Ibon Zugastik sinatu dute hitzarmena, mundu mailako proiektuan ikertzeko erakunde eta gizarte berrikuntzaren inguruan. Prospektikeren bidez, MIK zentroa Millennium Proiektuaren Espainiako nodoaren parte izango da, erakunde eta gizarte berrikuntzaren etorkizunaren alorrean.
David Sánchez Bote eta Ibon Zugasti hitzarmena sinatzen.


MIK, Erakunde eta Gizarte Berrikuntzaren Kudeaketan Espezializaturiko Ikerketa Zentroa, MUn integratuta dago eta hitzarmen honen bitartez, harreman iraunkorra izango du Millennium Proiektuaren sareko mundu osoko kideekin.
Millennium proiektuak mundu osoko korporazioetako, unibertsitateetako, GKE-etako, NBEko agentzietako eta gobernuetako adituak elkartzen ditu prozesu parte-hartzaile batean, 50 nodoren baino gehiagoren bitartez. Horietan, etorkizun hobea eraikitzeko munduko erronkei nola aurre egin ikertzen da, prospektibako tresnak erabiliz.

MIK eta Prospektiker

Mondragon Innovation & Knowledge erakunde eta gizarte berrikuntzaren kudeaketan espezializaturiko ikerketa zentroa da. MIK Mondragon Korporazioan eta MUn dago integraturik, eta Oñatin eta Irunen (Gipuzkoan) eta Bilbon ditu egoitzak.
Bestalde, Prospektiba eta Estrategiaren Europako Institutua, Donostian eta Zamudion egoitzak dituena, prospektibaren ikerketaren alorrean nazioartean erreferente da, eta Millennium proiektuaren Espainiako nodoa koordinatzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario