miércoles, 25 de junio de 2014

Aloña Mendiko futbol sailak .......


 Denboraldiari agur, sari banaketarekin.

Irati Goitia 2014-06-25
Aloña Mendiko futbol sailak urteroko batzar nagusia egin zuen egubakoitzean. Ostean, afaria eta sari banaketa egin zituzten. Entrenatzaileen eta jokalarien lana goraipatu zuten, besteak beste.
Sarituez gain, beste bi protagonista ere izan ziren egubakoitzean eginiko ekitaldian. Batetik, Andoni Azkargorta, Lehen Mailan aritzeko fitxatu baitu Eibarrek. Eta bestetik, Jon Aizpeurrutia kadete mailako entrenatzaile onenaren saria jaso baitu Gipuzkoako Futbol Federazioaren eskutik.
Jon Aizpeurrutia eta Andoni Azkargorta.
Azken bi urtetan Aloña Mendiko bi kidek talde garrantzitsuetara salto egin dutela ere (Aitor Oruetak iaz Alavesera eta Andoni Azkargortak aurten Eibarrera) azpimarratu zuten batzarrean. Zuzendaritzarik honakoa adierazi zuten: "Aloña Gipuzkoan erreferente da eta lan ona egiten ari garen erakusle da".
Andoni Ugarte oñatiarra Sansek fitxatu izana pozgarria dela ere esan zuen Jabi Azpiazu presidenteak egubakoitzeko batzarrean.
Bestalde, zuzendaritzatik gogora ekarri zuten Ohorezko Erregional mailako taldean baja asko egon direla eta denboraldi berriari gazte mailako taldetik datozenekin eta geratzen direnekin egingo diotela aurre. Hala ere, harrobiko hainbat taldetarako laguntza eskatu zuten datorren denboraldirako entrenatzaile eta laguntzaileen beharra dutelako.

Balantze ekonomiko positiboa

Datu ekonomiko garrantzitsuen berri ere eman zuten batzarrean. Denboraldia 10.381 euroko irabaziekin amaitu dute. Horrela, presidenteak adierazi zuen ez direla kuotak eta partiduetarako sarreren prezioak igoko. Diru-sarreren artean Realak emandakoa nabarmendu zen, dirulaguntza horrek igoera nabaria izan duelako aurreko denboralditik.

Larraña erabiltzeko moduan

Larrañako futbol zelaian argiztapen sistema jarri dela, eta horrek entrenamenduak bertan egitea ahalbidetuko duela ere aipatu zen. Hala, datorren denboraldian harrobiko talde batzuk bertan entrenatuko dutela iragarri zuten. Hala ere, aldagelen beharra dagoela zehaztu zuen presidenteak: "Hori izango da udalarekin landu beharreko gaietako bat".

Sarituak:

Ohorezko erregionala:
   Kemenari: Joseba Irizar. Erregulartasuna: Gaizka Zelaia.
   Goleatzaile nagusia: Asier Ugarte (13 gol).
   Kiroltasuna: Endika Ruiz. Aipamen bereziak: Iker Olalde, Iñigo Zubia, Iñigo Idigoras, Aritz Garmendia   eta Ismael Egaña.

Gazteak neskak: Nahia Barrena.
Ohorezko gazteak: Asier Mantxola.
Gazte mailakoak: Beñat Elorza.
Kadete neskak: Saioa Varela.
Kadete A: Joseba Anduaga.
Kadete B: Eric Martin.
Intantil neskak: Uxue Osinaga.
Infantilak: Iñigo Gorostidi.
Infantil txiki: Beñat Guridi.
Alebinak: Jon Kortabarria.
Aipamen berezia: Jon Aizpeurrutiari kadeteen lehenengo mailako taldeak lortutako txapelketagatik eta GFFak emandako sariagatik.

1 comentario: