lunes, 30 de junio de 2014

Arrasate eta Oñati arteko bidegorria itxi egingo dute gaur eta bihar

 Ubane Madera 2014-06-30 
 Arrasate-Elorregi eta Elorregi-Oñati bidegorri tramuetan sastrakak kendu eta garbiketa lanak egin behar direla-eta, bidegorri zati horiek itxi egingo dituzte gaur eta bihar.
 
Gipuzkoako Foru Aldundiak aditzera eman duenez "bidegorriaren zabalera kontuan hartuta, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua" dagoelako itxiko dituzte erabat bidegorriaren zati horiek. Bihar (martitzena) 18:00ak arte izango da itxita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario