martes, 17 de junio de 2014

Asteburu biribila, Aloña Mendiko harrobiko pilotarientzat

OK MAGAZINEA
Pilota
2014-06-17 13:43:12
Herri mailako finalak jokatu ziren ostiralean
Ikasturte amaierarekin batera, gazte mailako pilotarien denboraldia amaituz dijoa. Esaterako, pasaden ostiral arratsaldean Aloña Mendiko pilotari gaztetxoenek denboraldiko azken partidak jokatu zituzten. Herri mailako pilota txapelketako finalak ikusi ahal izan ziren Zubikoa kiroldegiko frontoian. Benjamin mailatik hasi eta kadete maila arteko pilotarien arteko partidak izan ziren. Hauetxek izan ziren finaletako emaitzak:

PREBENJAMINAK:
Oier Osa 18-13 Oier Castaños

BENJAMINAK:
1. urtea: Malen Etxegarai 18-16 Oier Altzelai

2. urtea: Inigo Guridi 18-6 Imanol Perez

ALEBINAK:
Peru Galdos 18-9 Mikel Ugarte

INFANTILAK:
Manex Urrutia 18-15 Aitor Tatiegi

KADETEAK:
Ander Biain 18-7 Xabi Aiastui

Debarroko finalak

Bestalde, larunbat arratsaldean Debarroko eskolarte mailako finalak ere jokatu ziren Zubikoako frontoian. Benjamin "B" mailan, Oier Altzelai, Malen Etxegarai eta Oier Regueiro oñatiarrek osatutako taldeak, galdu egin zuen Bergararen aurka. Alebin "B" mailan berriz, Jon Guridi, Hodei Loiti eta Julen Azkarate txantxikuarren taldeak garaipena lortu zuen Aramaioren aurka.

Infantil eta kadeteak finalera

Oñatin jokatu ziren partida hauetaz gain, larunbatean bertan, Ataunen, udaberriko eskuz binakako txapelketako finalerdiak jokatu zituzten infantil mailako Aloñako pilotariek. Urrutia eta Irizar bikote oñatiarra 13-18 nagusitu zen Atauneko bikotearen aurrean. Emaitza horri esker, txantxikuarrek udaberri txapelketako finala jokatuko dute asteburu honetan. Finalera iritsi den taldea Manex Urrutia, Ibon Perez eta Ander Irizarrek osatzen dute.

Igande goizean berriz, kadete mailako lau terdiko finalerdia jokatu zuen Oñatin Ander Biainek. 22-19 nagusitu zitzaion Arandia pilotariari. Garaipen honi esker, Biainek udaberri txapelketako lau terdiko finalerako txartela eskuratu du. Tokia zehaztu gabe dagoen arren, partidua asteburu honetan jokatuko da.
Herri mailako finaletako irabazleak. Argazkia: Pilota saila

No hay comentarios:

Publicar un comentario