domingo, 1 de junio de 2014

GOITIBEHERAK:


 Julen Agirreburualde legazpiarrak irabazi du Errekaldeko lasterketa


Amaia Txintxurreta 2014-06-01 13:47   Kirola  Oñati
Goitibehera bat ibilbideko azkeneko kurban.
43 parte-hartzaile izan dira Errekaldeko goitibehera lasterketan eta antolatzaileek positiboki baloratu dute aurtengo lasterketak emandakoa. Neska-mutil gaztetxo ugari izan dira parte hartzen, baita helduagoak ere, eta lasterketak urtero moduan jendetza erakarri du. Agirreburualde legazpiarra izan da garailea eta aurtengo bere lehen garaipena izan da Errekaldekoa.
Entrenamenduen manga bat egin ostean, beste bi manga izan dira eta azkeneko mangan parte-hartzaile gazte batzuek istripu txiki bat izan zuten ibilbidean. Hala ere, ez zen larria izan.Parte-hartzaile batzuen lehenengo lasterketa izan da Errekaldekoa, beste batzuk, aldiz, esperientzia handia dutenak izan dira, baina guztiek disfrutatu dute lasterketarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario