miércoles, 25 de junio de 2014

Julian Sagasta.

 Julian sagastari buruzko liburua eta CDa aurkeztuko dute iluntzean.

Oihana Elorza 2014-06-25
Xabier Ugartek eta Jose Antonio Azpiazuk idatzi dute Julian Sagasta zenari buruzko biografia eta horren aurkezpena egingo dute, 19:00etan, San Migel parrokian. "Horrekin batera CD bat ere grabatu dugu. Aitor Olea organo jolearekin. Bera ere egongo da eta zuzenean entzuteko aukera egongo da", aurreratu du Xabier Ugartek.
Sagastaren omenezko kontzertua joan den eguaztenean Arrasateko parrokian

Izan ere, Sagastaren omenezko organo kontzertua antolatu dute etzirako eta emanaldi horretan egingo dituzte liburu eta disko aurkezpena ere. "Parrokiako koruan egingo dugu, organo jolea, Olea, aurrean dugula", azaldu du Ugartek.

Arrasateko oñatiarra

Julian Sagasta Galdos (Arrasate 1914-Erroma 2005) mundu mailan organista ezaguna -adituen esanetan onenetakoa- eta abadea izan zen. Arrasaten jaio bazen ere, 10 urterekin Oñatiko Agustindar Kalonjeen seminariora joan zen abadetzarako ikasketak egitera. Burgosen izan zen gero; eta 18 urte beteta, Erromara destinatu zuten. Aurrerantzean Erroma izan zuen bizitoki. Don Giuliano moduan ezagutzen zuten han. Udako oporrak pasatzera, baina, askotan etorri zen Oñatira. Erromara joandako euskaldunei ostatu egokiak aurkitu eta turista gida lanak egin ohi zien.

No hay comentarios:

Publicar un comentario