domingo, 15 de junio de 2014

Marianne Vos

Marianne Vos nederlandarra txapeldun Oñatin, Emakumeen Biran

Ane Elordi 2014-06-14 11:42   Kirola  Oñati
Marianne Vos munduko txapelduna gailendu zen atzo Oñatin, Emakumeen Biran. Lehendabiziko aldiz hartu zuen Oñatik emakumezkoen txirrindularitza txapelketa. Txirrindulariek 113 kilometroko etapa egin behar izan zuten. Udanan gora astindua eman zuen, eta beheranzkoan tropeletik aldenduta, bakarrik iritsi zen helmugara Rabobank taldeko txirrindularia.
Txirrindulariak 16:00ak aldera irten ziren helmugatik, ohorezko agurra egin ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek eman zion hasiera lasterketari. Txirrindulariak hiru aldiz igaro ziren Oñatitik, eta Udanako igoera izan zen arratsaldeko ekitaldirik erabakigarriena. Izan ere, hasieran, tarteko helmuga igaro arte, taldea bat eginda egon zen.
Emakumeen Bira eguenean hasi zen Iurretan, Bizkaian, eta Oñatikoa bigarren etapa izan zen. Gaur, berriz ere, Bizkaira bueltatuko dira txirrindulariak, eta Arrieta eta Mungia artean burutuko dute etapa. Momentuz, Marianne Vosek du lidergoa sailkapenean. Ataunen egingo den lasterketarekin emango diote bukaera txapelketari. Hamazortzi talde dabiltza lehian, horietako bi euskaldunak, Lointek eta Bizkaia-Durango.
ikusi argazkiak

No hay comentarios:

Publicar un comentario