miércoles, 25 de junio de 2014

Mendi irteera.

 Mendi irteera Estanes lakura eta Bisaurinera.

Irati Goitia 2014-06-25
Bi ibilbide antolatu ditu Aloña Mendiko mendi sailak uztailaren 19 eta 20rako, Pirinioetan. Izena eman nahi duenak uztailaren 8tik 15era egin beharko du, Aloña Mendi tabernan.
Aloña Mendiko mendi saileko kideek Ganbora eginiko irteera.
 
23 lagun elkartu ziren Aloña Mendiko mendi sailak Ganbora egindako azken irteeran. Hurrengorako, asteburuko txangoa prestatu dute.

Estanes lakua eta Bisaurin

Bi irteera egingo dituzte. Lehen egunean, uztailaren 19an, GR11ko etapa bat egingo dute, Candanchuko pistetatik abiatuta. Aspeko pasabidetik Estaneseko lakuraino joango dira. Handik Oliboneko zirkuruntz jo eta Plana Mistresatik Lizarako aterpetxera jaisteko. 18 kilometroko ibilbidea da, 700 metroko desnibelarekin. Sei-zazpi bat orduan egiteko modukoa dela zehaztu dute mendi sailetik.
Hain zuzen, Lizarako aterpetxean pasako dute gaua eta bertan afaldu eta gosalduko dute. Mendi sailetik ohartarazi dute zakua eraman behar dela eta bi egunetarako beharrezko guztia motxilan eraman beharko dela.
Bigarren egunean, uztailaren 20an, berriro igoko dira Plana Mistresara, Secus aldera, Bisaurineko ipar aurpegitik. Jaitsiera bide normaletik egingo dutela zehaztu dute, Foraton leporaino, handik Gabarditoko aterperaino heltzeko. 15 kilometroko ibilaldia da, 1.2000 metroko desnibelarekin.
Interesatuek Aloña Mendi tabernan eman dezakete izena uztailaren 8tik 15era. Bazkideek 60 euro ordaindu behar dituzte (langabetuek 50) eta bazkide ez direnek 70 (langabetuek 50). Bazkideek izango dute preferentzia eta derrigorrezkoa da federatuta egotea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario