miércoles, 8 de octubre de 2014

Maite Zabaleta garaile, Donostiako hiru mendiak lasterketan

 OK MAGAZINEA

 
Mendia
2014-10-08 10:52:36
 
Donostiako hiru mendiak lasterketa herrikoiak, bere bigarren edizioa bete zuen pasaden igandean. 243 partehartzaile bildu ziren orotara Donostiako 3 mendi ezagunenak zeharkatzeko asmotan eta guztien artean onenak, Josu Erkizia eta Maite Zabaleta oñatiarrak izan ziren.

Josu Erkizia donostiarrak bigarren urtez irabazi du Hiru Mendiak lasterketa. Club Vasco Camping taldeko atleta gazteak (24 urte), neurria hartu dio bere hiriko lasterketari. Igeldoko lehen igoera osatuta, Erkiziak lasterketa burua hartu zuen eta hortik aurrerako kilometro guztiak bakar-bakarrik osatu zituen. Tartean, Urgull eta Uliako igoerak. Helmuga udaletxe parean zegoen kokatua eta Erkiziak, 1:05:35 denboral amaitu zituen antolakuntzak markaturiko 15,3 kilometroak. Bigarren postua, Pablo Salaverria (1:10:02) izan zen eta helmuga zeharkatu zuen hirugarren korrikalaria, Iraitz Arruabarrena (1:12:55) lasartearra izan zen.

Emakumezkoetan Zabaleta onena

Emakumezkoen lasterketan Maite Zabaleta oñatiarra izan zen azkarrena. Zabaletak igandean egin zuen debuta hiru mendiak lasterketan eta amaieran merezimendu osoz irabazi zuen proba. Oñatiarrak 1:28:11 denboran zeharkatu zuen helmuga arrastoa. 1:41 segunduko atzerapenaz iritsi zen bigarren Ana Cruz donostiarra (1:29:52) eta hirugarren postua Dina Mendikute Hernialdearrarentzat izan zen (1:31:47). Sailkapen ofizialak [hemen].

Lasterketan izena eman zuten 243 partehartzaileen artean, 180 korrikalarik soilik osatu zuten proba nagusia (Igeldo, Urgull eta Ulia). Probaren berezitasunetariko bat, mendi batetik besterako trantsizioak, Kontxa, Ondarreta eta Zurriola hondartzak zeharkatuz egin zituztela da. Era berean zirkuituan zehar, eskailera, harbide...bezalakoak ere topatu zituzten korrikalariek.

Korrikalarien esanetan, lasterketa oso polita izan zen igandekoa baina era berean, zoru ezberdinetan lastertu beharra izateak, gogortu egiten duela onartu zuten.

Hemen daukazue proba amaitu ahalaz bat, Ser irrati kateak Maite Zabaleta oñatiarrari egindako elkarrizketa entzungai:
HEMEN

Maite Zabaleta eta beste saritu guztiak, podium nagusian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario