miércoles, 29 de octubre de 2014

Oñati-Arrikrutz-Arantzazu autobus zerbitzua

Datorren igandetik aurrera ( azaroak 9a), eta 2015eko martxoaren 29ra arte Oñati-Arrikrutz-Arantzazu autobus zerbitzuak NEGUKO ordutegi berria edukiko du

Oñatin goizeko 7:30etan hasiko da zerbitzua eta Arantzazutik azken autobusa atsaldeko 18:00etan jaitsiko da, kontutan izan EGUARDIAN ETENALDIA izango duela neguko zerbitzuak.

Aizkorri-Aratz  parkean mendi buelta, Arrikrutz-Oñatiko Kobak bisitatu, Jaturabe eta Araotz auzora joateko edota bidean eta Arantzazun bertan  aurkitu ditzakegun jatetxeetara hurbiltzeko parada ederra dugu autobusa!

Azkenik, neguko zerbitzu hau martxan izango da igande eta jai egunetan, beti ere elurrak uzten badu, ( eta egunen batean Arantzazuko parking-a betez gero, bertara  hurbiltzeko aukera bakarra autobusa izango da).

No hay comentarios:

Publicar un comentario