lunes, 13 de octubre de 2014

URA ETA ERREKA.

Oñatiko Natur eskola eta Txirrinka taldeak elkarlanean antolatutako bizikleta ibilaldi gidatua egin genuen Epeleko araztegira pasa den larunbatean.
Goizeko 10etan herriko plazan elkartu eta poliki poliki, geldialdiak eginaz, inguruaz gozatuaz, Natur eskolako gidarien azalpenak entzun eta Oñati eta Arrasate bitarteko natur aniztasuna ezagutuz, Epeleko araztegira iritsi ginen. Ondoren araztegiaren funtzionamendua ezagutu ahal izan genuen bertako langile batek gidatuta, eta azkenik Oñatira buelta egin genuen bidegorritik denok elkarrekin.
Goiz politt eta aberasgarria, elkarrekin pasatu genuena, bai jauna!
Mila esker Natur Eskolako lagunei eta nola ez, bertaratu zineten guztioi!!!
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario