domingo, 2 de noviembre de 2014

Laburmetrai Rally-ko V. edizioa

2014KO Azaroaren 8an Oñatiko Laburmetrai Rally-ko V. edizioa ospatuko da Oñatiko Gaztelekuan. 2010 urteaz geroztik Oñatin ospatzen den eta Euskara eta filma uztartzen dituen ekitaldia dugu hau.

Taldeek 11 ordutan burutu beharko dituzte lanak egunean bertan emandako gaia/generoa eta objetua landuz, era honetan herria plato erraldoi batean bilakatzen dutelarik. Amaieran, lanen proiekzioa eta sari banaketa izango dira.

Egitaraua:

8:00 > Aurkezpena, arauak eta gosaria.
19:00ak arte > Ikus-entzunezko lanen entrega Oñatiko Gaztelekuan.
19:15 - 20:00 > Parte-hartzaile guztientzako luntxa Gaztelekuan.
21:00 > Partehartzaileen photocall-a Santa Ana antzokian.
21:30 - Lan guztien proiekzioa Santa Ana antzokian.
eta ondoren sari banaketa.

OLRn Izena emateko sartu gure webgunera:

olrallya.wix.com/olrallya

Animatu eta parte hartu!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario