martes, 2 de diciembre de 2014

Miren Josune Bikuña

OK MAGAZINEA

Atletismoa
2014-12-01 10:07:21
Pedro Nimo eta Veronica Perez izan ziren maratoiko irabazleak
Miren Josune Bikuña irabazle beterano mailan, Donostiako maratoi erdian
Donostiako Maratoiaren 37.ekitaldia jokatu zen atzo goizean. Gizonezkoetan Pedro Nimo galiziarra gailendu zen (2:15:57) eta emakumezkoetan berriz, garaipena Veronica Perezentzat (2:34:35) izan zen. Maratoiaz gain, 10 kilometro lasterketa eta maratoi erdia ere egin ziren. Azken honetan, Miren Josune Bikuña oñatiarra onena izan zen V40F kategorian.

Donostia korrikalariz bete zen, maratoiaren edizio berria dela eta. Inoiz baino atleta gehiago aritu ziren atzokoan; 3.600. Horiek proba nagusiko partehartzaileak izan ziren baina beste bi lasterketetako lehiakideak batuta, 6000 korrikalari inguru bildu ziren Gipuzkoako hiriburuan. Eguneko protagonistak, Pedro Nimo (2:15:57) eta Veronica Perez (2:34:35) izan ziren. Beraintzat izan baitzen Donostiako maratoiaren 37. edizioko garaipena eta distantziako, Espainiako txapelketa. Oñatiarren artean, guztira 6 txantxikuarrek osatu zuten atzoko proba nagusia: Ritxar Fernandez (2:40:11), Axier Larral (3:01:50), Iñigo Zabaleta (3:25:37), Iban Guridi (3:30:16), Ignacio Bolivar (3:33:40) eta Joseba Azkarate (3:43:44).

Miren Josune Bikuña onena V40F mailan

Aurrez aipatu bezala, proba nagusiaz gain, 10 kilometro lasterketa eta maratoi erdia ere jokatu ziren atzokoan. Azken honetan iritsi zen oñatiarrentzat albisterik onena. Izan ere, Miren Josune Bikuña korrikalariak, probako emakumezkorik azkarrena izatea lortu baitzuen emakumezkoen V40F kategorian (1:32:51). Lasterketa honek 1516 korrikalari batu zituen eta onenak Rafa Iglesias (1:06:29) eta Mavi Garzia (1:17:57) izan ziren.

10 kilometroko probak 854 korrikalari batu zituen eta onenak Chakib Lachgarek (30:56) eta Elena Silvestre (31:14) izan ziren. Oñatiarren artean azkarrena Ricardo Altuna (41:29) izan zen.
Miren Josune Bikuña garaikurrarekin. Argazkia: Abixaran

No hay comentarios:

Publicar un comentario