domingo, 25 de enero de 2015

Autobusa ez atzera ez aurrera, Arantzazun

Miren Arregi 2015-01-25 09:00  OÑATI
Atzo jasotakoa da argazkia, Arantzazuko aparkalekuan autobusa ez atzera eta ez aurrera gelditu zen unekoa. Bisitariak zekartzan autobusa, autobus geltokira iritsi aurretik saiatu zen buelta ematen –izan ere, autobus geltokian kotxeak zeuden aparkatuta–, eta hantxe gelditu zen, buelta eman ezinik, izotzaren eraginez. Eguerdiko 12:30ak ziren, Arantzazura bisitari asko zetorren unea eta hori horrela, auto ilarak sortu ziren. Oñatiko udaltzainak ere bertaratu ziren; 45 minuturen bueltan lortu zuten autobusa handik ateratzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario