viernes, 23 de enero de 2015

Banatu dituzte bertso paper lehiaketako sariak

Irati Goitia 2015-01-23 19:30   KULTURA  OÑATI
Gaur arratsaldean egin dute sari banaketa ekitaldia Oñatiko gaztelekuan. Guztira 168 lan aurkeztu dituzte lehiaketara (95 Lehen Hezkuntzan eta 73 DBHn). Denen artetik zortzi gaztetxok jaso dute saria, Amets Arzallus txapeldunaren eskutik. DBH-Batxilego sailean Malen Osa izan da garaile eta LH sailean Unai Prieto.
Hona hemen saridun izan direnen izenak:
LH sailean:
  1. Unai Prieto – Urgain Eskola, 6.maila
  2. Jon Maiztegi – Txantxiku Ikastola, 6. maila
  3. Ousmane Bah – Txantxiku Ikastola, 5.maila
  4. Ane Kortabarria – Txantxiku Ikastola, 6. maila
  5. Maddi Altolagirre eta Paula Polo – Elkar Hezi, 6.maila

DBH – Batxilego sailean:
  1. Malen Osa - Txantxiku Ikastola, DBH 1
  2. Haritz Olaeta – Elkar Hezi, DBH 2
  3. Urko Arregi – Zuazola Larraña Institutua, DBH 4


No hay comentarios:

Publicar un comentario