lunes, 12 de enero de 2015

Kirol instalazioen beharra Oñatin

 OK Magazinea

Oñatiko udalak, une honetan kirol arloko plan bat martxan dauka. Herriko kirol egoera zein den aztertu, dauden instalazioak egokiak diren ikusi eta ditugun gabeziak ere somatu dira. Nire ustez, oso plan ausarta da eta emaitzak kaleratzen direnean (ostegun honetan), sorpresa asko hartuko ditugula iruditzen zait.

Egiari zor, Oñatiko kirol instalazioen egoera ez da batere ona. Azkoagain futbol zelaia esaterako, orain dela denbora gutxi "eraberritu" zen, belar artifiziala jarriz. Honekin gauza bat lortu da; instalazioak eman ditzakeen prestazioak asko zukutzea. Hala ere, ezin dugu ahaztu oso instalakuntza zaharra dela eta Oñatik era honetako kirol zelai berri baten beharra du derrigorrez.

Zubikoa kiroldegia ere, erabat zaharkitua dago. 31 urte igaro dira zabaldu zenetik eta daukan estruktura erdi agortuta dago. Berriztapen orokor baten beharrean dago, bere funtzioak ondo bete ahal izateko.

Azken urteetan herrian zabaldu diren kirol instalazio berrien artean, Larrañakoa topatu dezakegu. Bere funtzioa zein zen erabakitzea kostatu bazaio ere, badirudi martxan dagoela eta apurka apurka, bere bidea egiten hasi dela. Hala ere, bere rola zein den ondo zehaztu beharko genuke instalazioa ahalik eta gehien aprobetxatu dezagun.

Oñatik daukan kirol instalazioen arazoa zuzentzea ez da batere erraza izango etorkizun motz batean. Baina azterketa honi esker, espero dut hartuko diren erabakiak zentzuz hartutakoak izatea. Orain artean kirol instalazioen arazoei, "partxeak" jarriz erantzun diegu eta etorkizunean hau hobetzea eskatu nahiko nuke.

Hausnarketa sakona egin da eta espero erabakiak ere tamainakoak izatea. Guztion artean irtenbide zentzuduna eman diezaiegun gure herriko kirol instalazioei mesedez

No hay comentarios:

Publicar un comentario