jueves, 8 de enero de 2015

'Loreak'


'Loreak', film onenaren Goya saria jasotzeko hautagaien artean

 Goiatz Arana 2015-01-07 12:44
El Niño, La isla mínima, Relatos salvajes eta Magical Girl filmekin lehiatuko da Loreak Espainiako Zinema Akademiak ematen dituen Goya sarietan film onenarena eskuratzeko. Musika onenaren saria eskuratzeko ere proposatu dute. Pelikulan gidoilari eta ekoizle lanak egin ditu Aitor Arregi oñatiarrak.
'Loreak' filmeko fotograma bat. 
Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filmak 11 aste daramatza jada zinema aretoetan, eta 50.000 ikuslek baino gehiagok ikusi dute. Urrezko Maskorra irabazteko lehiatu zen Zinemaldian, eta nazioarteko beste hainbat jaialditan proiektatu dute.
Otsailaren 7an izango da Goya Sarien  banaketa ekitaldia, Madrilen. Goizean eman dituzte jakitera izendapenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario