miércoles, 28 de enero de 2015

Miren Josune Bikuña korrikalaria hirugarren, Kirolprobak ligan

OK MAGAZINEA

DENBORALDI BIKAINA OSATU DU ABIXARAN TALDEKO ORDEZKARIAK

V. Kirolprobak herri lasterketen txapelketako sariak banatu zituzten atzo arratsaldean, Donostian. 2014 urtean Euskal Herrian egin diren hainbat herri lasterketek osatu dute liga eta emakumezko seniorren artean, hirugarren urtez jarraian, Oñatiko herriak ordezkaritza izan du podium nagusian. Kasu honetan protagonista, Miren Josune Bikuña izan da. Oñatiko korrikalariak, hirugarren postua eskuratu du.

2014. urtean egindako lan bikainaren ordainsaria eskuratu zuen atzo arratsaldean Miren Josune Bikuña korrikalariak. Abixaran taldeko emakumeak, aurrerapauso handia eman du bere prestakuntzan eta urtean lorturiko emaitza bikainen ondorioz, V. Kirolprobak herri lasterketen txapelketako hirugarren postua eskuratu du. Bikuñak, ligako 14 probetan parte hartu du eta 1498,12 puntu pilatuz, hirugarren emakumezkorik onena izatea lortu du. Bigarren postutik puntu bakarrera gelditu da txantxikuarra. Zilarrezko domina, Izaro Rubio ordiziarrarentzat izan da (1499,57 puntu) eta garailea, Claudia Behobide hondarribiarra izan da 1710,33 puntu pilatuz. Sailkapen ofiziala [hemen].

Kirolprobak ligan lehiatu ahal izateko urtean zehar arautegian markatutako 55 probetatik, gutxienez batean parte hartu beharra dago. Gehienez berriz, 12 probatan lorturiko emaitzak puntuatu zaizkio korrikalari bakoitzari. Lortutako emaitza onenen puntuaketa batuz osatu da azken sailkapen nagusia. Zirkuituko 55 lasterketek, koefiziente ezberdinak dituzte. Hori horrela, batzuk beste batzuk baino balio handiagoa dute.

Oñatiarrak protagonista

Kirolprobak ligako bost urteetan Oñatiko korrikalariek zeresan handia eman dute. Batez ere emakumezkoen artean. Izan ere, azken hiru denboraldietan Oñatiko herriak ordezkaritza izan baitu emakumezkoen podium nagusian. 2012 eta 2013 urtean Amaia Bernal izan zen protagonista garaipena eskuratuz. Oraingo honetan, Miren Josune Bikuñak lorturiko hirugarren postua izan da albiste.

Atletismo albisteekin jarraituz, aipatzekoa da pasaden igandeko Idiazabalgo Herri lasteketan eman zen datu bitxia. 600 lasterkari inguru izan ziren proban eta ordezkaritza gehien izan zuen herria, Oñati izan zen 42 koriikalarirekin. Idiazabalen (41), Donostia (40), Ordizia (36)...gainetik.

Bikuña Donostian, diploma eskuetan duela

No hay comentarios:

Publicar un comentario