lunes, 12 de enero de 2015

Txiki txoko haur eskola

 2015/01/12


 

Txiki txoko haur eskolan gaur ireki da ikasturteko azken matrikula epea, Partzuergoko gainontzeko zentroetan bezala.

Martxotik aurrera hasiko diren haurren izena emateko ostiralera arteko epea dago soilik.
  Astebetera mugatzen du Haurreskola Partzuergoak urteko hirugarren matrikula-aldi hau, gaur hasi eta ostiralera bitartean alegia.
  Beren seme alaba haur eskolara martxoan, apirilean edo maiatzean hasi nahi dituzten gurasoei zuzenduta dago oraingo matrikula epea. Haurraren izena emateaz gain hainbat dokumentazio aurkeztu behar da. Guzti horren inguruko informazioa eskuratu, orain urtebete berritu ziren instalazioak bisitatu eta behin izen emate orria beteta entregatzeko, Olakuako eskola txikian dagoen txiki txoko haur eskolatik pasa behar da. Horretarako ordutegia, haur eskolak berak duena da: goizeko 7.30tatik arratsaldeko 5etara. Telefonoz deituta ere zita eskatu daiteke: 943.716405 zenbakira.
  Orain matrikulatzen diren haurrak martxotik aurrera hasiko dira, esan bezala. Adinari dagokionean, 0 eta 2 urte artekoak izango dira, hau da, 2013-2014 edo 2015. honetan jaio direnak. Gurasoek, egun erdi edo egun osoko egonaldia aukeratu ahal izango dute. Baina xehetasunak, haur eskolan bertan emango dizkiete interesa duten gurasoei.
  Gaur ireki den matrikula epea, ostiralean, urtarrilaren 16an itxiko da.
Iturria: Oñati irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario