domingo, 8 de febrero de 2015

PUTAN CULUB + JOSEBA IRAZOKI


Datorren hasteko martitzenian, OTSAILAK 10, PUTAN CULUB + JOSEBA IRAZOKI gaztetxian izango dia kontzertua eskeinketan 21.00ttan hasitta.
Putan Club
François R. Cambuzat-ek (Kim Squad, Gran Teatro Amaro, L'Enfance Rouge, Lydia Lunch's Putan Club, Trans-Aeolian Transmission) eta Gianna Greco-k (Kama, Lydia Lunch's Putan Club, Trans-Aeolian Transmission) osatzen dute taldea. Italia osoan zehar kontzertu mordoa eskaini ostan,eta Espainiar estatua, Portugal, Turkia, Txina, Tadjikistan zapaldu aurretik, badatoz Oñatira ere.
Putan Club-ekoek gitarra eta baxu elektrikoa, ordenagailuko programazioarekin uztartzen dute taulagainean, saio zoro bezain indartsuak eginez. Beraien musikak argi erakusten du ez dabiltzala txantxetan, egungo egoera soziala kritikatuz, esperientziaz jositako bi musikari hauek, dena ematen dute taulagainean.
Joseba Irazoki
Joseba bakarkako formatuan etorriko da, bonbo,gitarra eta bere katxarreria guztiarekin…Duela hilabete pare bat diska kaleratu bazuen ere, oraingo hontan ez da bere lagunekin taularatuko, hori bai, gaztetxera gerturatzen denak izango du diska berria erosteko aukera behintzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario