miércoles, 11 de marzo de 2015

Alberto Plazaola atxilotzera joan da bart Guardia Zibila, baina ez dute etxean topatu

Eneko Azkarate 2015-03-11 08:21  DEBAGOIENA  OÑATI
Gaueko 23:00ak aldera joan da Guardia Zibila Alberto Plazaolaren bila Oñatira. Haren etxean ez dute topatu preso izandakoa. Plazaolaren etxe ondoan hainbat herritar zeuden eta "Utzi bakean, alde hemendik" oihu egin diete guardia zibilei. Era berean, Alberto Plazaola maite zaitugu zioen pankarta bat eta euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko eskatzeko beste hainbat ere ikus zitezkeen. Guardia Zibilaren 11 Patrol joan dira oñatiarra atxilotzera.
Alberto Plazaolari eta Santiago Arrospideri Frantziako Estatuko espetxeetan egindako urteak Espainiako Justiziak ezarritako zigorretatik ez kentzea erabaki zuen atzo Auzitegi Gorenak, eta horrela, atzera bota zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Lehen Salako epaileek joan den abenduan harturiko erabakia; orduan, aske utzi zituzten bi euskal preso ohiak. Europak 2008an onartutako zuzentaraua ezarri zuten erabaki horrekin.
Atzo arratsaldean, bestalde, manifestazioa egin zuten Oñatin Alberto Plazaola berriz kartzelaratzeko erabakiaren kontra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario