lunes, 4 de mayo de 2015

Ehiza txapelketa 2015.


Antonio Zurutuzak irabazi du Oñatiko ehiza txapelketa

Oihana Elorza 2015-05-04 13:25  OÑATI
Antonio Zurutuzak irabazi du aurtengo herri mailako ehiza txapelketa. Sei eper ehizatu zituen. 25 ehiztari baino gehiagok hartu zuten parte egubakoitzeko txapelketan.
Txapelketako lehen lau sarituak | 
Joan den urtean azpitxapeldun eta aurten txapeldun izan da herriko ehiza txapelketan Antonio Zurutuza. Sei eper ehizatu zituen egubakoitzean Zanbranan (Araba) egindako txapelketan. Bere atzetik sailkatu dira: Juan Luis Urzelai Kaio (bost eper), Miguel Angel Arregi Gesaltza (bost eper) eta Iñigo Agiriano (hiru eper).

No hay comentarios:

Publicar un comentario