lunes, 18 de mayo de 2015

Haurren danborrada antolatzeko deialdia zabaldu du udaleko kultura departamentuak

2015/05/18
Musika eskola parte hartzeko gertu dago baina antolakuntza batzordea osatu asmo da
  30 urteren ostean haurren danborrada antolatzen zuen batzordeak utzi egin du. Iaz jada, azkena izango zela iragarri zuten. Hala irailean haurren danborrada irten dadin, ekitaldiaz arduratuko den  batzorde berri bat eratzea ezinbestekoa da. Horretan dihardu kultura departamentuak. 
  Jose de Azpiazu musika eskolak parte hartzeko interesa agertu du,  entseguak eta musika arloa koordinatzeaz arduratuko litzateke, baina antolakuntza osatzeko, lan talde zabalagoa beharko litzateke. Horregatik, parte hartzeko prest leudeken elkarte eta norbanakoei zuzenduta, izen emate deialdia zabaldu da.
  Udalak, beharrezkoa den azpiegitura, materiala eta diru laguntza jarriko ditu haur danborradako antolatzaileen eskura. Eta danborrada orain arte era batera egin bada ere, eredu eta proposamen berriak onartzeko arazorik ez legokeela argitu du.
  Haur danborradaren antolakuntzan parte hartzeko gertu daudenen izenak hartzeko edo bestelako proposamenak egiteko, astebeteko epea zehaztu da, gaurtik datorren astelehenera arte. Interesa duenak, kultur etxeko telefono zenbakira deitu dezake: 943.780353 edota mezua, bertako idazkaritzara zuzendu: kultura.idazkaritza@onati.eus helbidera, hain zuzen ere.
  Nagusien danborradako antolakuntza taldea iaz aldatu zen, hala beharrez, aurreko taldeak utzi eta gero. Aurten,  haurren danborrada aurrera aterako bada, antolakuntzaz arduratuko den talde berri bat eratu beharko da. Hartarako deialdia egin da udaleko kultura departamentutik.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario