domingo, 14 de junio de 2015

Udanako igoera

Joseba Iraola azkarrena Aitor Zabaletaren aurretik, euriak erabat baldintzatutako Udanako igoeran

Jokin Bereziartua 2015-06-14 16:53   KIROLA  OÑATI
Aitor Zabaleta Udanan gora, atzo. Argazkilaria: Asier Some. 
Joseba Iraola izan zen azkarrena (02:49.683) atzo Udanako igoeran. Aitor Zabaleta bergararra bigarren sailkatu zen, Iraolarengandik hasperen batera: 02:49.762. Euria izan zen erabateko protagonista, hainbatek txapa istripuak izan zituzten. Bigarren itzulia bertan behera geratu zen 25 bat autoren faltan, izan ere, pilotu batek motorra apurtu eta olioa isuri zuen barra-barra ibilbideko azken tartean: "Istripu txikiek eragindako atzerapenagatik eta ondoren zirkulaziora zabaltzeko segurtasuna bermatzearren bigarren itzulia ez kontabilizatzea erabaki dugu". 
Antolakuntzako Sergio Gilek aitortu duenez, ikuslearendako "astuna" izan zen aurtengo Udanako igoera: "Euriak eraginda istripu txiki asko izan ziren eta horrek asko atzeratu zuen proba. Ikusle moduan egoteko ere ez zen girorik eta ohi baino jende gutxiago egon zen". 

No hay comentarios:

Publicar un comentario