sábado, 6 de junio de 2015

Urgain eguna

goiena

Ikasle, ikasle ohi, irakasle eta guraso askoren parte hartzeaz, ederto doa Urgain eguna

Miren Arregi 2015-06-06 14:40  OÑATI
Urgaingo ikastetxe guztien (Txiki Txoko, Errekalde, Larraña eta Zuazola Institutuak) topagune izateko asmoz sortu da Urgain eguna. Goizean zehar, neska-mutiko askok eta askok egin dute ikastetxeak antolatutako  ibilbidea. Hain zuzen ere, ibilbide horrek, Urgain osatzen duten zentro guztiak batu ditu. Une honetan, bazkaltzeko elkartu dira parte hartzaile guztiak, Zuazola Institutuko aurrealdean.
Plazan batu dira goizeko hamaiketan eta handik, San Martin auzoa zeharkatuz, Txiki Txokoraino joan dira. Larraña auzotik, ondoren, Errekalderaino eta handik Zuazola Institutura. Bazkaritarako 240 lagun inguru batu dira; ikasle, ikasle ohi, irakasle eta gurasoak eta une honetan jolasak egin dihardute. Aurretik, DBHko hirugarren mailako ikasleek, Mokli eta Poki antzezlana egin dute. DJa egongo da ondoren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario