lunes, 13 de julio de 2015

"Ontziratu zaitez" kanpaina hasi da gaur

2015/07/13


Bi asteotan okela edo arraina eramateko 1500 ontzi banatuko dira.
  Fernandez eta Kresala arrandegiak, Antton, Garai eta Txantxiku harategiak eta BM eta Eroski supermerkatuak dira ontziratu zaitez kanpainan parte hartzen dutenak, Kutxa Ekoguneak eta Udalak sustatuta. Arraina edo okela erostera doan bezero bakoitzari tuper moduko ontzi bat emango diote opari gaur hasi eta hilaren 28a bitartean.
Ekoguneak prestatu dituen ontziak bereziki zaindu dira, berziklagarriak dira, tinte ekologikoz egindakoak eta elikagaiekin kontakturan egon eta hozkailuan sartu daitezke. 
  Arraina edo okela erostera ontziarekin joateko ohitura barneratu dadin, halakoak daramatzaten bezeroei zozketa baterako txartela emango zaie. Hilero establezimendu bakoitzak, 30 euroko erosketa-txartela zozkatuko du. 
Kutxa Ekogunetik herriko merkatarien harrera ona aipatu nahi izan dute, bezeroak, birziklatzearen aldeko jarrera duen dendaria topatuko duela azpimarratuz.
  Ontziratu zaitez kanpainaren helburua bikoitza da, ontziak birziklatzea batetik, eta hondakinak murriztea bestetik,  ontziak erabiliz paper eta poltsen erabilera mugatzen baita.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario