sábado, 25 de julio de 2015

UGARKALDE ETA OLABARRIETAKO BIDEGORRIA.

2407/2015.

Datorren astean hasiko dira Ugarkalde eta Olabarrieta arteko bidegorria eraikitzeko lanak

Lanen esleipena egin ondoren, datorren astean bertan hasiko dira Ugarkalde eta Olabarrieta loturko dituen bidegorria egokitzeko lanak. Gabika S.L. enpresak egingo ditu lanak 358.880 (BEZ kanpo) eurotan. Hogei bat asteko epea aurreikusten da lanak burutzeko. Bestalde, Olabarrietan (Aiastui parean) lurpeko pasabidea egin ahal izateko Olabarrieta 70 zenbakiko pabilioia eraitsi behar da, eta eraisketa lan hauek ere datorren astean bertan hasiko dira. Gero, GI-2630 errepidearen azpian oinezkoentzako pasabidea egiteko lanak Egaralurrek egingo ditu155.295 (BEZ kanpo) eurotan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario