jueves, 17 de septiembre de 2015

ARGIA Eguna 2015: Txikitik eragiten

Atalak: ARGIA Eguna
Iaz berreskuratutako Argia Eguna Debagoienara joango da aurten. Irailaren 20an dugu hitzordu nagusia, Oñatin (egitarau osoa behean duzue atxikita). Gainera, irailaren 19an zenbait ekitaldi egingo dira atariko modura, Oñatin bertan.
“Txikitik eragiten” leloa aukeratu dugu aurten. Krisi latza bizi dugu arlo ugaritan (ekonomikoan, jendarte ereduan, ingurumenean…), eta horren berri ematea dagokigu hedabideoi. Baina krisia gainditzeko eragile izatea ere badagokigu, ahal dugun heinean. Kazetarion zereginetako bat orainaren ajeak salatzea den bezala, bestelako etorkizun baterako bidea zabaltzen duten adibide ugariak lau haizetara zabaltzea ere erronka dugu. Txikitik eragiteko. Txikiak baitira, sarritan, krisia eta eredu injustuak gainditzen lagundu dezaketen ekimenak. Txikiak, halaber, euskaraz dihardugun hedabideak. Inurriak bezala, gu baino askoz handiagoak diruditen gauzak mugitzeko saiakeran gabiltza etengabe. Bidea asmatzen.
Ekimen eraginkor ugariren habia da Debagoiena, hain zuzen. Argiako harpide gehien duen eskualdea ere bada, Donostialdearen ostean. Udaberrian hasi ginen bertako eragile eta harpideekin hurbileko harremana garatzen, eta ondorioz sortutako elkarlanaren fruitua da aurtengo Argia Egunaren egitaraua. Txikitik eragin nahi badugu ezinbestekoa dugu komunitatearen babesa; horrek ekarri du Argia honaino, eta hori izango da aurrerantzean ere gure independentziaren giltzarria. Komunitate horrekiko harremana estutzea da, izan, Argia Egunaren helburu nagusietakoa. Eta horren isla dira egun osoa iraungo duen herri eragileen azoka eta eguerdian egingo dugun Argiazaleen topaketa.
Honakoa duzue Argia Eguneko ekitaldi guztien egitaraua.
OHARRA: Irailaren 20an Txantxi bidez egin ahal izango dira ordainketak. Txantxia Oñatiko Udalak sustatutako moneta soziala da.

IRAILAK 19, LARUNBATA

10:00 Bizikleta martxa. Bergarako San Prudentzio auzotik Oñatiraino. 9:30ean gosaria errotondan. Umeekin egiteko aproposa.
12:30 “Trantsizioak” argazki-erakusketaren irekieraEuskal Herriko historia hurbilari begirada selektiboa. Oñatiko Gaztelekuan.
16:30 Arrikrutzeko kobetara bisitaHaur eta helduentzako bisita mitologiko gidatua, Arrikrutzeko aparkalekutik abiatuta. Leku mugatua. Erreserba egiteko deitu 943 37 15 45era edo idatzisustapena@argia.eus helbidera. Dohainik.
22:30 Ruper Ordorikaren kontzertua. Oñatiko Gaztelekuan.

IRAILAK 20, IGANDEA

Oñatiko Foruen Enparantzan
10:00 Kultur ibilbidea OñatinGerardo Elorza historiagilearen eskutik eta bertsolarien laguntzaz.
11:00 Ongietorri ekitaldia
11:15 Jolas hezitzaileak. Nendo Dango tailerra, bizikidetza eta parte-hartzea lantzeko ginkana haur eta familientzat…
11:15 Herri eragileen azoka irekiera
12:00 Argiazaleen eta eragileen topaketa
12:30 Kale giroa. Batukada, herrixka kantuan…
14:00 Herri bazkaria. Bertako eta garaiko produktuekin. Bazkalostean, Bizi Baratzeari buruzko solasaldia: Jakoba Errekondo + marrazkilariak: Axpi, Josevisky eta Olariaga. Prezioa: 15 euro. Leku mugatua. Txartelak salgai Oñatiko Kultur Etxean, Arrasateko Jai Zale tabernan eta ARGIAn (943-37 15 45 edo sustapena@argia.eus).
17:00 NAN arrotzen jaurtiketa. Euskal Herriko II. NAN arrotz jaurtiketa + Doke jokoa
18:00 Kontzertua. Perlak + bakarlariakkartela a1.indd

No hay comentarios:

Publicar un comentario