viernes, 30 de octubre de 2015

OÑATIKO LABURMETRAI RALLYA.SEIGARREN EDIZIOA.2015.

2015KO Urriaren 31an Oñatiko Laburmetrai Rally-ko

6. edizioa ospatuko da .

 

Oñatiko Gaztelekuan. 2010 urteaz geroztik Oñatin ospatzen den eta Euskara eta filma uztartzen dituen laburmetrai txapelketa dugu hau.

 

Taldeek 11 ordutan burutu beharko dituzte lanak egunean bertan emandako gaia/generoa eta objetua landuz, era honetan herria plato erraldoi batean bilakatzen dutelarik. Amaieran, lanen proiekzioa eta sari banaketa izango dira.

 

Izen ematea Urriaren 19an zabalduko da.


Animatu eta parte hartu!

Aurtengo edizoan parte hartu nahi baduzu, bertan aurkituko duzu beharrezkoa duzun informazio guztia.

Zalantza edo galderarik izanez gero idatzi mezu bat olr.antolakuntza@gmail.com helbide elektronikora eta
ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.







jueves, 29 de octubre de 2015

HERRIKO FUTBOL TXAPELKETA.2015/10/29.

Cine del 30 de Octubre al 2 de Noviembre.




Cine comercial: REGRESIÓN
  • Viernes y Sábado, 22:30h;
  • Domingo, a las 19:30h y 22:30h
  • Lunes (día del espectador) a las 19:30h
Cine infantil: MARKO MAKAKO (euskaraz)
  • Sábado y Domingo, 17:00h;
Regresión
REGRESIÓN

SINOPSIS:
Minnesota, 1990. El detective Bruce Kenner (Ethan Hawke) investiga el caso de la joven Angela (Emma Watson), que acusa a su padre, John Gray (David Dencik), de haber cometido un crimen inconfesable. Cuando John, de forma inesperada y sin recordar lo sucedido, admite su culpa, el reconocido psicólogo Dr. Raines (David Thewlis) se incorpora al caso para ayudarle a revivir sus recuerdos reprimidos. Lo que descubren desenmascara una siniestra conspiración.



"Marko Makako" (Zinema euskaraz)
«Marko Makako, bere ametsetan, krimen handiak argitzen dituen polizia atsegina da. Errealitatean, ordea, uharte tropikal lasai bateko hondartzazain arduratsua baino ez da.
Lulu ederra berarekin maitemintzeko itxaropena zapuztu egingo zaio Karlo xarmangarria uhartera iristen denean eta Markoren hondartzan tximu erraldoi itxurako kasinoa eraikitzen duenean. Jeloskor, Karlo ikertzen hasiko da, susmagarri delakoan. Zuzen dabil gainera, Karlok uhartea bereganatu eta bere burua presidente izendatu nahi duela deskubrituko baitu».

OÑATZ 45.URTEURRENA.SORGIN DANTZA.

Sorgin-dantza erraldoia Oñatzen urtebetetzerako

Oihana Elorza 2015-10-29 13:19  Oñati
Oñatz dantza taldeak 45 urte betetzen ditu aurten eta aste osoko egitaraua prestatu du urteurren hori ospatzeko. Azaroaren 14tik 21era, dantzari buruzko hitzaldiak eta dantza egiteko aukera, besteak beste, egongo da Oñatin. Tartean, azaroaren 19an kalerik kale egingo duten sorgin-dantza herrikoia.
Dantzari oñatiarrak irailaren 13ko Haurren Egunean         
Azaroaren 14tik 21era ekitaldi asko egingo ditu Oñatzek 45. urteurrena ospatzeko. Tartean, sorgin-dantza herrikoia. "Oso dantza erraza da, dibertigarria eta denok egiteko modukoa", dio Oñatz dantza taldeko Eider Quintasek. Eta herritarrak animatzeko, bi entsegu egingo dituzte: azaroaren 3an eta 10ean izango dira, 19:30ean, Oñatzeko Errekalden duen lokalean.
Hauxe da prestatu Oñatzek prestatu duen egitaraua:
  • Azaroak 14, zapatua: ekitaldi nagusia. 22:30ean udal pilotalekuan
  • Azaroak 15, domeka: konpartsa. 12:30ean, Santa Anatik hasita. Gonbidatua izango da Arrotxapeako konpartsa. 18:00etan, herriko ume eta gaztetxoak dantzan Foruen plazatik
  • Azaroak 17, martitzena: Ane Albisuen hitzaldia: Atonduz. 19:00etan, gaztelekuan
  • Azaroak 18, eguaztena: Iñigo Murgiondo Agirreren hitzaldia: Oñatiko dantzaren historixia. 19:00etan kultura etxean.
  • Azaroak 19, eguena: sorgin-dantza herrikoia. 19:00etan kalerik kale
  • Azaroak 21, zapatua: hamaiketakoa kontzejupean, 11:00etan. Ondoren, dantza txikiteoa eta bazkari herrikoia
  • Azaroaren 9tik 23ra: herriko denda eta saltokietako erakusleihoetan Oñatzen arropa eta materialaren  erakusketa egongo da
  • http://ruperak.blogspot.com.es/2015/10/onatz-45urteurrena_28.html

RINCONES DE OÑATI.OÑATIKO TXOKOAK

NATXO

POLITICAS ACTIVAS....

El PNV propone «políticas activas» para incentivar el alquiler

Plantea impulsar los programas de Alokabide y ofrecer ayudas para realizar reformas


Los jeltzales defendieron ayer «políticas activas para impulsar la salida de la vivienda vacía al mercado del alquiler, frente al cobro del recargo de IBI, porque su aplicación no ha servido para cumplir los objetivos y se deben analizar otras alternativas, en vez de seguir aplicando políticas de castigo».

LER MAS

MARKEL IRIZAR.

2015-10-29 08:10:47
URTEKO BALANTZEA EGIN ZUEN ATZO OÑATI IRRATIAN
Markel Irizar: «Ez dut aitzakiarik jarri nahi, denboraldia ez da ona izan»
Markel Irizar Trek Factory Racing taldeko txirrindulariak elkarrizketa sakona eskaini zuen atzo Oñati Irratian. Ordu erdi iraun zuen elkarrizketan, amaitu berri den urteko balantzea egiteaz gain, etorkizunera begira ere jarri zen ziklista txantxikuarra. Ikasturte amaiera pixka bat hobea izan bada ere, denboraldia uste baino kaskarragoa izan dela onartu zuen.

Txirrindularitza profesionaleko oporraldia baliatuz, Markel Irizar txirrindularia Oñati Irratiko estudioetan izan zen atzo eguerdian. Trek taldeko ziklistak, patxadaz eta beragan ohikoa den gisan, zintzotasun handiz erantzun zien galdera guztiei. Autokritika eginez hasi zuen amaitu berri den denboraldiko balantzea. «Ez dut aitzakiarik jarri nahi, denboraldia ez da ona izan». Urteari nota bat jartzeko eskatu ziotenean, ondorengoa erantzun zuen Irizarrek: «Sei bat jarriko nioke denboraldiari. Urte amaierako garaipenek zertxobait txukundu baitute ikasturtea».

Azken urteetan aurrekontu murrizketa jasan du taldeak baina Irizarrek ez zuen denboraldi gora-beheratsua aldaketa honetan zentratu nahi izan. «Sky edo Tinkoff baino aurrekontu dexente xumeagoa daukagu, baina horrek ez du esan nahi beraien atzetik ibili behar dugunik. Ikusi bestela Movistar. Diru kopuru horiek mugitu gabe, pelotoiko nagusitza beraiena izan baita». Laudorio hitzak izan zituen Irizarrek, World Tourreko garaileen atzean lanean ari diren guztientzat.

Cancellara dependentzia

Trek taldeak orokorrean, baina batez ere, klasiketan aritzen den ziklista multzoak, suitzarrarengan dependentzia asko dauka eta aurten ez da "Spartacus"-en urtea izan. «Ez dugu zorterik eduki. Fabian oso ondo zegoen baina urteko momentu garrantzitsuetan izan dituen erorketek, gure lana erabat baldintzatu dute».

Tourrean izan zuen erorketa denboraldiko momenturik gogorrena izan dela ere jakinarazi zuen txantxikuarrak: «Oso momentu zaila izan zen. Pentsa, aurrean gindoazela, zuzendariak gelditzeko esan zigun Fabian ezinean zijoalako. Eta azken kilometroetan negar malkoak ezin eutsi zegoela, bultzaka eraman genuen Huy-ko helmugaraino»

Diskodun balaztak

Garaipenak lortu ez baditu ere, komunikabide guztietan protagonista izan zen eguna ere gogoan izan zuten atzoko elkarrizketan. Espainiako Itzulian, Kordoban hasi zen etapan, diskodun balaztak estreinatu zituen itzuli handi batean aurrenekoz, Markelek. «Egia esan ikusmin handia piztu zuen gaiak. Ni beti egon naiz prest taldeko ingeniariei laguntzeko eta iruditzen zait balazta mota hauek, etorkizunean zeresan handia emango dutela» zioen.

Dena den, oraindik etengabeko hobekuntza prozesu batean ari direla esan zuen eta epe motzean, sistema berritzaile honek hainbat aldaketa jasango dituela ere, baieztatu zuen.

Etorkizuna ilusioz

Markel Irizarrek 12 urte daramatza pelotoi profesionalean eta bere burua beteranoen taldetxoan sartzen badu ere, hasiberri baten ilusio berbera mantentzen duela adierazi zuen. «Taldekideek esaten didate, nire kasua ez dela normala. 36 urte betetzera noa eta oraindik lehen eguneko ilusioa daukat. Asko maite dut nire ofizioa» adierazi zuen.

Hasiera batean, 2016an amaitzen zaio kontratua, baina horrek ez dio ezinegona sortzen txirrindulari oñatiarrari. «Badakit kontratuz nire azken urtea dela, baina alde horretatik lasai nago. Dagoeneko taldearekin hitz egiten ari gara eta nik uste beste urte bat, edo agian pare bat luzateko moduan egongo garela. Momentu hauetan ez dut nire burua hemendik kanpo ikusten eta talde eta marka honen filosofia eta baloreekin, erabat identifikatuta sentitzen naiz» zioen.

Elkarrizketan zehar intereseko beste hainbat kontu azaldu zituen Irizarrek. Besteak beste, oporretako jai egunak nola antolatu dituen, gorpuzkera nola aldatu zaion, lehen kontratu profesionala non eta nola sinatu zuen…bezalako bitxikeriak kontatu zituen. Era berean, elkarrizketa amaieran, Euskal txirrindularitzaren egoera kezkagarriaz ere mintzatu zen txantxikuarra.

Erakunde publiko eta enpresei Murias taldeari laguntzeko eskatu zien, taldeak aurrerapausorik eman ezean, hemengo ziklisten etorkizuna urte gutxiren buruan «eten» egin daitekeela uste baitu. «Badakit krisi egoera baten ostean ez dela erraza eta gizartean behar asko daudela baina, Euskadi edo Basque Country marka, nekez salduko dugu hobeto munduan txirrindulari talde batekin baino. Euskaltel espiritua berreskuratu behar dugu Odriozolaren proiektu honekin».

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:


Urteko balantzea egin zuen atzo Irizarrek, Oñati Irratian. Argazkiak: Graham Watson.

ROAD SHOW

29/10/2015.

'Road show'

'Road show' para educar en la prevención de accidentes de tráfico

Innovador programa.  Policías, bomberos, sanitarios y afectados que participaron en Andoain.
Innovador programa. Policías, bomberos, sanitarios y afectados que participaron en Andoain. / OLANO
  • Santa Ana acogerá un programa que combina testimonios de afectados, policías bomberos y sanitarios

  • 270 escolares de entre 16 y 18 años asistirán hoy a una impactante representación

MARIAN GONZÁLEZ

Concienciar a los escolares de la tragedia que suponen los accidentes de tráfico, la primera causa de muerte entre los jóvenes menores de 30 años. Ese es el objetivo principal de 'Road show' , una impactante recreación de las terribles consecuencias de los excesos cuando se coge un coche, al que hoy, a partir de las 10.30 horas, asistirán en Santa Ana Antzokia 270 alumnos de ESO y bachillerato de los tres colegios del municipio.

 LEER MAS


miércoles, 28 de octubre de 2015

BENITO LERTXUNDI

KONTZERTUA
BENITO LERTXUNDI
2015 AZAROAK 28
...
22:00 etan KIROLDEGIAN
15 euro ALDEZ AURRETIK
18 euro EGUNEAN BERTAN LEIHATILAN
AURREZ EROSTEKO TOKIAK:
TXOKOLATEIXAN eta http://goo.gl/FtEX4L

OÑATZ 45.URTEURRENA.EGITARUA.

Gaurkuan, Oñatz Dantza Taldian 45. urteurrenari amaiera emuteko egongo dan bazkari herrikoian berri emutera gatoz.
Bazkaixa, azaroak 21ian izango da eta egunian zihar ekintzaz beteriko egun ederra izango da. ...
Txartelak salgai egongo dia GAURTIK (2015/10/20) aurrera, Txokolateixan, Izarraitz eta Aloña tabernetan. Beraz, mugi eta erosi zuen txartela gastau aurretik!!!
Preziua: 25€
Izan untsa!!



Bueno, Bazkaiko txartelak bakarrik ez dia salgai egongo. GAURTIK (2015/10/20) aurrera, EKITALDI NAGUSIKO sarrerak egongo dia baitta.
45. urteurrenari hasiera emungo xauen ekitaldixa, azaroak 14, gabeko 22:30 izango da. Bertan Oñatiko talde ezberdinak hartuko daue parte:
...
- OÑATZ DANTZA TALDEA (gazte eta nagusi)
- UDAL MUSIKA BANDA
- GANBARA ABESBATZA
- AITA MADINA TXISTULARI TALDEA
Animau ikuskizunaz gozatzera!
Sarrera: 10 euro
Txokolateixan bakarrik egongo da salgai.



Imagen elegida para ilustrar el programa del 45 aniversario.
PROGRAMA

Del 9 al 23 de noviembre. Exposición de ropa y material de Oñatz en los escaparates de los comercios.
14 de noviembre. Festival folclórico en el frontón del polideportivo, a las 22.30 horas. Las entradas (10 euros) pueden retirarse en Txokolateixia. Participarán casi un centenar de dantzaris de Oñatz, la Banda de Música, Ganbara Abesbatza, Aita Madina Txistulari Taldea y Arrasateko gaiteruak. Música y danza se fusionarán en coreografías especiales.
15 de noviembre. 12.30 horas, desfile de comparsas de gigantes y cabezudos con la de Arrotxapea como grupo invitado. A las 18.00 horas, un formato especial de 'Herrixa Dantzan' para niños y jovencitos con la colaboración de Aita Madina Txistulari Taldea y los alumnos de José de Azpiazu Musika Eskola.
17 de noviembre. 19.00 horas, charla sobre la vestimenta tradicional euskaldun bajo el título 'Atonduz' en el Gazteleku, la filóloga Ane Albisu realizarán un recorrido por el origen y la evoluciónde los trajes.
18 de noviembre. 19.00 horas, charla sobre el baile en Oñati del dantzari y faldellín azul, Iñigo Murgiondo, en Kultur Etxea.
19 de noviembre. 19.00 horas, Sorgin Dantza popular aprovechando el pintxo-pote. Habrá ensayos abiertos para todos los interesados el 3 y el 10 de noviembre, a las 19.30 en el local de Oñatz.
21 de noviembre. A las 11.00 hamaiketako, bailes y txikiteo y comida popular en Zubikoa, con proyecciones y fotografías como telón de fondo. Los tickets (25 euros) a la venta en Txokolateixia y los bares Aloña e Izarraitz.

ENLACES

http://www.diariovasco.com/alto-deba/201510/28/cuarenta-cinco-anos-parar-20151028000524-v.html



+ Alix Gereca


foto



27/10/2015.

ALIX GERECA TOSANTOS.

92 URTE.

martes, 27 de octubre de 2015

Rincones de Oñati.Oñatiko txokak.

NATXO

YERAY VARELA eta SARA GOMEZ.......

OK MAGAZINEA
2015-10-26 15:48:03
VARELA HIRUGARREN IZAN ZEN ETA GOMEZ GARAILE JUNIORRETAN
Yeray Varela eta Sara Gomez Lasarte-Oriako kroseko podiumera igo dira
Giro ederra izan zuten atzo Lasarte Oria Bai! Kros herrikoiean. Azken urteetako bideari jarraipena emanez, korrikalarien lasterketaz gain, elbarrien proba ere jokatu zen herri inguruneetan atonduriko zirkuituan. Gizonezko zein emakumezkoen artean, oñatiarrak beste behin protagonista izan ditugu. Yeray Varelak sailkapen nagusiko hirugarrena izan zen eta Sara Gomezek emakumezkoen junior mailako sailkapena irabazi zuen.

XX. ekitaldia bete zuen atzo goizean Lasarte Oria Bai! Kros herrikoiak. 10,5 kilometroko probak 1000 korrikalarien muga gainditu zuen atzokoan eta urteko legez, Oñatiko hainbat ordezkari elkartu ziren bertan. Proba hasieratik, faborito nagusien tropeltxoa lasterketa buru jarri zen eta bertan kokatu zen Aloña Mendi taldeko Yeray Varela korrikalaria. Ibilbide guztian zehar, lehia estua mantendu zuten oilar guztiek. Hala ere, taldetxoa Hipodromora bidean hausten hasi zen. Ossama Ifraj, Ignacio Tanco Gomez Margallo eta Yeray Varela izan ziren indartsuenak lehen kilometro horietan.

Probak aurrera egin ahala, hipodromoko zubiko bihurgunean, Ifraj eta Tanco bikoteak tartea zabaldu zuen hirugarren zijoan Gomez Margallorekiko. Azken kilometro horietan baina, Yeray Varelak atzetik aurrera egin zuen eta azken zuzengunean indar erakustaldi bikaina eskainiz, Gomez Margallo aurreratu eta hirugarren postuan iritsi zen helmugara 34:01 denborarekin. Sei segunduko aldea atera zion oñatiarrak lasartearrari.

Bestelakoan, garaipena Ossama Ifraj-entzat izan zen 33:28 denbora eginez. Bigarren postua Ignacio Tancok eskuratu zuen (33:37) eta podiumeko azken koskatxoa, aurrez esan bezela, Yeray Varela txantxikuarrarentzat izan zen. Aipatu beharra dago, Varela garaile izan zela Lasarten 2013.urteko edizioan.

Sara Gomez garaile, juniorretan

Emakumeen lasterketa lehiatuagoa izan zen. Ana Ollo iruñearra eta Maitane Guerrero hernaniarrak hasieratik nabarmendu ziren. Ollok erritmo bizia jarri zuen proba guztian, baina Guerrero oso metro gutxitara eraman zuen momentu oro. Azkenean, Ana Ollo bera izan zen azkarrena, 37:17 denbora eginez. Hamar segundo beranduago iritsi zen helmugara Guerrero. Hirugarren postua Nerea Egia donostiarrarentzat izan zen.

Emakumeen lasterketan Sara Gomez oñatiarrak proba oso ona burutu zuen. Denboraldi hasiera honetan bere sasoi puntu onenetik urruti egon arren, maila erregularra mantendu zuen ibilbide guztian zehar eta azkenean 46:34 kronoan helmugaratu zen, junior mailako garaipena eskuratuz.

Iaz ere, garaipena eskuratu zuen jubenil mailan Gomezek Lasarten baina atzo, orduko hartan baino 33 segundu behar izan zituen Aloña Mendiko korrikalariak helmugara iristeko. Urtetik urtera daraman hobekuntzaren erakusle da atzoko marka.

Gomez eta Varela atzoko lasterketako une ezberdinetan. Argazkiak: www.txintxarri.eus

MARIJE ZUBIZARRETA..AZPITXAPELDUN.

OK MAGAZINEA

2015-10-27 10:50:29
Beterano mailako sailkapenean lortu berri du errekonozimendua
Marije Zubizarreta azpitxapeldun, kilometro bertikalen Euskal Kopan
Asteburuan amaitu da kilometro bertikalean Euskal Kopa. Abixaran taldeko Marije Zubizarreta oñatiarrak, denboraldi bikaina burutu du eta Araia-Aratz lasterketan, lorturiko hirugarren postuaren ondoren, Euskal Kopako azpitxapeldun izatea lortu du beteranoen kategorian.

Abixaran taldeko Marije Zubizarreta mendi lasterkariak pozik egoteko motibo ugari pilatu ditu asteburuan. Igande goizean kilometro bertikalen Euskal Kopako azken proba puntuagarrian hirugarren postua eskuratu zuen beterano mailan. Zubizarretak 53:34 osatu zuen Araia eta Aratz bitartean antolakuntzak markaturiko zirkuitua. Ibilbideak 4,3 kilometro eta 800 metro pasatxoko gora-behera zeukan eta beteranoen artean, indartsuenen inguruan kokatu zen oñatiarra.

Garaipena Yolanda Gurendezentzat izan zen. Gasteiztarra, 50:14ean iritsi zen helmugara. Bigarren postua Inma Aranburu idiazabaldarrak lortu zuen (51:19) eta aurrez aipatu bezala, hirugarrena izan zen Zubizarreta 53:34 kronoarekin.

Azpitxapeldun Euskal Kopan

Kilometro bertikalean Euskal Kopak bost proba puntuagarri izan ditu. La Rhune, Aitzgorri, Beriain, Anboto eta asteburuko Aratzerako igoerek osatu dute egutegia. Zubizarretak Beriaineko proba eta asteburuan Araia-Aratz lasterketak egin ditu. Bi proba hauetan erakutsitako erregulartasunari esker, beteranoen mailako sailkapen nagusiko bigarren postua lortu du.

Mendi korrikalariak «sorpresaz» jaso zuen saria igandean Araian. «Egia esan ez nuen espero errekonozimendu hau jasotzea. Pentsa, proba amaitu eta dutxan lasai asko nengoela deitu zidaten saria jasotzera joateko» adierazi dio OK Magazineari. Emakumezkoen beterano mailako kilometro Bertikalen Euskal Kopako irabazle berria Inma Aranburu idiazabaldarra izan da. Datozen hileotan atseden pixka bat hartuko du Zubizarretak eta bere hurrengo helburua mendi eskiko Altitoy proba prestatzea izango da.

Zubizarreta Beriaineko proban. Argazkia: www.uhartearakil-beriain.com (Luis).

GIPUZKOAKO KARATE TXAPELKETA

Urriaren 25ean, Azkoitian, Gipuzkoako karate txapelketa kadete, junior eta Sub21 ospatu zen.
Bertan, Aloña Mendiko Karatekek emaitza oso onak lortu zituzten.
Hauek izan ziren emaitzak:

- Kevin Martín 1º Kumite Junior mutilak -61kg.
- Naia Rodriguez 2º Kumite Junior neskak +59kg.
- Mikel Igartua 2º Kumite Sub21 mutilak -84kg.
- Oier Alberdi 3º Kumite Sub21 mutilak -84kg.
- Imanol Astudillo 3º Kumite Kadete mutilak -52kg.
- Mikel Unzurrunzaga 3º Kumite Kadete mutilak -52kg.
- Asier Natividad 3º Kumite Junior mutilak -68kg.
Argazkian ikusi daiteke bertara joan ziren Aloña Mendiko Karatekak

lunes, 26 de octubre de 2015

AIZKORRIKO GURUTZEA....

Aizkorriko gurutzea behera bota dute

Oihana Elorza 2015-10-26 18:53  Oñati

Burdina mozteko gailu bat erabilita, behetik moztu eta behera bota dute Aizkorriko gurutzea, atzo ateratako argazkian ikusten den moduan. Duela hamar bat egun moztu zuten.

TXISTULARI EGUNA

Debagoieneko txistulari asko elkartu ditu Aretxabaletan, Txistulari Egunak

Mirari Altube 2015-10-26 10:49   Kultura  Aretxabaleta BERRIAK
Seigarrenez ospatu dute Txistulari Eguna Leintz aldeko txistulariek, eta Oñati, Soraluze eta Zumarragakoak izan dituzte lagun. Ia 30 txistulari elkartu dira Aretxabaletako kaleak girotu eta txistuaren bueltan egun pasa dotorea egiteko asmoarekin.

Txistua aitzakia hartuta lagunekin elkartu, herriko kaleak girotu eta partiturak eta lanak konpartitzeko asmoarekin hasi zuten Txistulari Eguna orain dela sei urte Eskoriatzan, eta gero eta lagun gehiago elkartzen dira. Aurten Demetrio Iriarte txistularia izan dute gogoan jaio zeneko ehungarren urteurrenean, eta haren omenez Aretxabaletan ospatu dute eguna iaz legez.
Kalejira joan dira lehenengo eta ondoren Herriko Plazan elkartu dira. Alardea egin dute han, eta Iriarteren hainbat piezarekin girotu plaza; beste batzuen artean Aleluia zortzikoa, Arabako otoitza eta Erañatar Ramon jo dituzte.
Aretxabaletako txistulariek, gainera, taldekide bat omendu gura izan dute ekitaldian: Jokin Antxia. Aretxabaletan txistu taldea desagertzear egon zen sasoian hark egindako ahalegina eskertu gura izan diote: "Orain hemen bagaude zuri eskerrak da", esan dio Inaxio Garro lagunak. Eta ekitaldia bukatu dute Ikusi mendizaleak kantuan eginda herritarrekin batera.

II ABADIÑOKO UDALA SARIA.

25/10/2015.

Élite
1º Aitor Hernández (Specialized-Ermua)
2º Javier Ruiz de Larrinaga (MMR-Spiuk) 
3º Ismael Esteban (Maestre Bikes) 
Sub23
1º Felipe Orts (Renault-Ginestar-Ridley)
2º Mario Junquera (Poloandbike)
3º Aitor Agirre (Iturribero CDC) 
Junior
1º Jokin Alberdi (MMR Spiuk)
2º Aritz Zabala (Basti Bike)
3º Xabier Murias (Mendiz Mendi – Petronor)
12ª Ekaitz Txintxurreta(Arrikrutz)
17ª Ander Gartzia(Arrikrutz)
22ª Andoni Igartua(Arrikrutz)
Féminas Élite
1ª Eider Merino (Lointek)
Cadetes masculino
1º Saúl Calzada (Daessa Sport) 34:13
2º Xabier Llamosas (Vicinay Cadenas) a 8”
3º Jon Calvo (Vicinay Cadenas) a 1:00
4º Haritz Erasun (Zarautztarra) a 1:23
5º Ander Palacio (Vicinay Cadenas) a 2:48
12ªAnder Blázquez(Arrikrutz)
Cadetes féminas
1ª Luisa Ibarrola (Bizikelta.com)
4ª Garazi Erostarbe(Arrikrutz)
Máster 30
1º Mikel Epalza (Ciclos Yurrebaso)
2º Andoni Media (Enkarterri BTT)
3º José Vigil (Ciclos Fran)
Máster 40 
1º Pablo Gómez ()
2º Zigor Urain (Vibike CDC) 
3º Andoni Jiménez (UC Erandio)
M50 
1º Aitor Zabaleta (Telleriarteko TE)
2º Jesés ibáñez Loyo (Zuiano CC)
7ªAndoni Gartzia(Aloña Mendi)
3º Roberto Camiruaga (Ibarreko MTB SC



domingo, 25 de octubre de 2015

sábado, 24 de octubre de 2015

ALOÑA MENDI K.E.AURKEZPENA 2015.

24/10/2015.
Hoy sesión de fotos del los equipos que componen y escuela de la Sección de Fútbol de Aloña Mendi KE

Para ver todas las fotos en este enlace:
http://1drv.ms/1NZGn6e

HERRIKO FUTBOL TXAPELKETA.2015/10/24.



Sasquatch 0-6 Kalañatasaray

viernes, 23 de octubre de 2015

+Ana Muro

(Vda. Eliades Ruiz)


foto



23/10/20150

ANA MURO NALDA.

94 URTE.

jueves, 22 de octubre de 2015

MANDARINAS

22/10/2015.
SESION DE CINE CLUB
Mandarinas
Sinopsis:
En 1990, estalla la guerra en una provincia georgiana que busca la independencia. Ivo, un estonio, decide quedarse, a diferencia del resto de sus compatriotas, para ayudar a su amigo Margus con la cosecha de mandarinas. Al comenzar el conflicto, dos soldados resultan heridos delante de su casa, e Ivo se ve obligado a cuidar de ellos.

CONDUCTA

SESION DE CINE CLUB.
CONDUCTA
Sinopsis:La película presenta a Chala, un niño de once años de edad, que vive en un barrio de La Habana, con su madre drogadicta, y cuyo sustento económico es entrenar perros de pelea. Carmela es su maestra de sexto grado, por la cual Chala siente un gran respeto y admiración, pero al ésta enfermar y ausentarse Conducta.jpgde las clases por varios meses, es sustituida por otra, que incapaz de controlar la situación de Chala, lo envía a una escuela de conducta. Al regresar a las clases, Carmela se opone a esta medida y otras situaciones que han ocurrido durante su ausencia de las aulas. Esto pone en riesgo la permanencia de ella en la escuela, todo ello mientras la relación con Chala se hace cada vez más fuerte.

miércoles, 21 de octubre de 2015

LAPURRETA

2015/10/21
San Lorentzoko Patxi oinetakoak dendan eta hainbat garajetan lapurreta egin da bart

Ertzaintza ari da kasuaz arduratzen
  Datu askorik ez daukagu oraindik baina San Lorentzoko Patxi oinetakoak dendan eta inguruko zazpi garajetan lapurrak sartu direla adierazi zaigu Udaltzaingotik. Jabeak izan dira gertatutakoaren berri eman dutenak eta Ertzaintzak hartu du kasua bere gain. Goizean, aztarnak hartzen aritu dira. Salaketak ere Bergarako komisaldegian bilduko dira eta horrela, lapurtu den materialaren zerrenda osoa egin ahal izango da. Denda eta garaje jabeak horretan ari dira orain, alegia, falta duten gauzen zerrenda egiten.
  Ez da lehen aldia Oñatin edota San Lorentzo auzoan halako lapurretak gertatzen direla. Patxi oinetakoak dendan ere, orain zazpi-zortzi bat hilabete lapurrak sartu ziren eta hainbat petriña eta kartera eraman zituzten. Azkenaldian dena den, garajeetako lapurreta konturik ez zen gurean.
  Halakoak, ziklikoak direla azaldu digu Udaltzain-buruak eta Gabonen aurretik, behin baino gehiagotan gertatu izan direla ere bai. Alde horretatik beraz, herritarrei abisua, garajeak ahalik eta modu seguruenean babestu ditzaten eta ahal den neurrian, baloredun materialak beste nonbait gorde ditzaten.

Iturria: Oñati Irratia

La luces y colores de Otoño quedan acentuados en este contaluz

Santiago Mendiola Ayastuy




BIBLIOTEKA EGUNA 2015.



PROGRAMA
Hoy. Hiromiren Rakugolariak. 19.00 horas en la Biblioteca. Axen Eskalada, Arantzazu Maiz y Maider Ibarguren representan bajo el título 'Rakugoa euskaraz' la tradición oral japonesa que la lingüista nipona Hiromi Yoshida ha tratado de acercar a Euskal Herria.
El sábado. A las 12.30 horas taller de ilustraciónd e cuentos con Eider Eibar en la plaza de Santa Marina. A las 19.00 primer encuentro literario en Kultur Etxea. Participarán los escritores Cristina Morano (Madrid), José Daniel Espejo (Orihuela), Hedoi Etxarte (Iruñea) y Danele Sarriugarte (Elgoibar como Rubén Angel Arias (dinamizador del club de lectura en castellano) como maestro de ceremonias.
26 al 31 de octubre. Visitas guiadas ala Biblioteca para los escolares de 4 años con lacuentos Lur Jorta, alias 'Aurita beti polita'.
29 de octubre. Despegue del programa 'Ostegun Kontalariak' con la cuenta-cuentos Lur Jorta y una sesión para niños y niñas de 3 a 6 años. 18.00 horas, Las invitaciones ya están disponibles en la Biblioteca Infantil
31 de octubre. Entre todos los que utilicen el servicio de préstamo en octubre, se sorteará un e-book.

martes, 20 de octubre de 2015

El equipo de ciclocross cumple un lusto forjando pedaladas de ilusión

Julen Umerez, que dará el salto a aficionados con Ampo, se estrena como director deportivo de sus excompañeros
Los seis corredores y la dirección técnica y deportiva, en la presentación realizada en Kultur Etxea.
Los seis corredores y la dirección técnica y deportiva, en la presentación realizada en Kultur Etxea. / MARIAN

La temporada de ciclocross ya está aquí y el Aloña vuelve a estar por quinto año consecutivo en la parrilla de salida. Todo está listo para plantar cara al barro, la lluvia, el viento y el frío con pedaladas de esfuerzo e ilusión.
El equipo patrocinado por las cuevas de Arrikrutz cumple un lustro, y en el Aloña están encantados de que una disciplina tan ligada al pasado deportivo de la villa, siga emergiendo y dando pasos, algunos de calado, como fue la primera participación como club en los campeonatos de España de la especialidad. «Es el momento de felicitarnos por la excelente temporada del año pasado y también de encarar el nuevo curso con ilusión» explicaron el sábado en la puesta de largo celebrada en Kultur Etxea.
El Arrikrutz estará compuesto por dos ciclistas cadetes que se estrenan en la especialidad: Garazi Erostarbe y Ander Blazquez; y los ya curtidos juniors: Ander Gartzia, Andoni Igartua, Xabi Murgiondo y Ekaitz Txintxurreta. Julen Umerez, uno de los pesos fuertes, dará este año el salto al ciclismo aficionado con el Ampo, pero seguirá ligado al equipo de ciclocross local como director deportivo, salvo en algún compromiso que corra con su nuevo club. Compartirá la batuta técnica con Xabi Aiastui e Iker y Julen Arkauz. «Es una excelente noticia que los jóvenes se pongan al timón. Es sinónimo de la buena salud del club, que mantendrá como coordinadores a Josu Alberdi y Ruper Arkauz», explicaron en la presentación.
El estreno de la nueva temporada para el Arrikrutz Aloña tendrá lugar el próximo sábado en Abadiño. Quedan 17 pruebas por delante en las que disfrutar y sufrir practicando una especialidad que convirtió en los años 40 y 50 del siglo pasado a Oñati en la capital mundial del ciclocross. El 8 de marzo de 1953 fue la sede del campeonato del mundo, el mayor hito deportivo celebrado en la villa. Fue la guinda de una década prodigiosa, que bajo el impulso de la sociedad Txantxiku Txoko trajo a Oñati los campeonatos de España de la especialidad en 1947 y 1948, y el Criterium Internacional desde 1949 hasta 1952.
Hace cinco años el Aloña quiso revitalizar esta disciplina ciclista con la creación de un equipo y la organización de pruebas del calendario vasco y la semilla ha germinado con fuerza. Así, este año se mantiene la cita oñatiarra con el ciclocross en los alrededores del cementerio y Urrutxu. «Será el 20 de diciembre en plena jornada electoral» adelantaron. Un «Egurra mutilak, eta aupa Aloña¡» cerró la presentación de la nueva campaña.

GOITIBEHERAK OÑATIN

ok magazinea

2015-10-20 11:35:36
OÑATIN ZALETASUN HANDIA DAGO GAUR EGUN
Goitibehera jeitsierak; etengabe haziz doan kirola
Duela bi hamarkada inguruko bolada indartsua berreskuratu nahian, Oñatin eta orokorrean, Euskal Herri guztian, egundoko gorakada izan dute Goitibehera jetsierek azken urteetan. Gaur egun, inertzia kirolen federazio barruan, Euskal Liga bat jokatzen da eta bertan, txantxikuar ugari ari dira lehiatzen. Denboraldia amaitu berritan horietako hiru, Oñati Irratiko kirol tarte nagusian izan ziren atzo arratsaldean.

Goitibehera jaitsierak moda-modan daude. Herriko kirol karteldegiei bistadizo bat bota eta Hego Euskal Herriko puntu ugaritan, inertzia kirol honen lasterketa dexente aurkitu daitezke. Horietako bat Oñatin ospatzen da. Maiatzeko azken asteburuan, Errekalde auzoko egitaraua begiratuz gero, 2010 urtetik hona, era honetako sei lasterketa jokatu direla ikus dezakegu. Horrek agerian uzten du, Goitibeheren mundua etengabe haziz doala gurean. «Duela bost urte 15 bat parte hartzaile genituen proban eta azken edizioan 50 bat lagun elkartu ginen» zioen atzo Oñati Irratian, Errekaldeko proban antolatzaile lanetan ari den Sergio Gilek.

Herriko proban ez ezik, Euskal Ligako gainontzeko lasterketa gehienetan ari diren hiru Goitibehera zale, Oñati Irratiko kirol tarte nagusitik pasatu ziren atzo arratsaldean. Iker Arkauz, Joseba Astondoa eta Danel Geretak, urte batzuk daramatzate mundu honetan eta orokorrean «oso gustora» ari direla onartu zuten atzoko irratsaioan. «Azken urteetan sekulako gorakada izan duen diziplina da eta hori antzeman da lasterketa eta antolakuntzen logistika metodoetan; asko hobetu dugu» adierazi zuen Geretak.

Zaletasun handia Oñatin

Otsailean hasi eta iraila bitartean hamaika proba jokatu dira amaitu berri den 2015eko denboraldian; tartean dago Errekaldekoa. Baina proba hauetaz gain, ligatik kanpo dauden beste hainbat jeitsiera ere badirela onartu zuten atzo hiru protagonistek. Irratsaioan izan ziren ordezkariak baina, herrian dagoen aberastasunaren zati txiki bat baino ez direla onartu zuen atzo Astondoak: «Buruz ari naiz baina Euskal Ligan proba ia gehienetan 15-20 bat txantxikuar aritzen gara gutxi gora behera eta Errekaldeko egunean, zifra hau handitu egiten da».

Horrek agerian uzten du beraz, Goitibeheren jeitsierekiko zaletasuna, oso handia dela gaur egun. Baina etxeko datuez gain hazkuntza horren adierazle handiena proba kopurua dela baieztatu zuten atzo hiru txantxikuarrek. «Duela bizpahiru urte 6-7 proba soilik genituen eta edozein jeitsiera antolatzeko mundu guztiarekin borroka egin behar genuen, baimenak lortu ahal izateko. Zorionez baina, badirudi federazioa sortzearekin batera, proba kopurua ere asko hazi dela eta gaur egun, oraindik zailtasunak dauden arren, orokorrean lehen baino errazagoa da lasterketa bat antolatzea».

Modalitate ugari

Goitibeheren probetan lau modalitate nagusi ezberdintzen dira: Neumatika, Arinak, Drift Trike eta Errodamenduak. Hala ere, bakoitzaren barruan beste hainbat azpikategoria daudela ere jakinarazi zuten. Duela bi hamarkadako probekin alderatuz, Goitibeherak ere asko aldatu direla onartu zuen atzo Arkauzek: «Lehen egurra, burdina eta errodamentuak ziren nagusi eta gaur egun, neumatikoak, karbonoa, bizikletak eta bestelako materialak ikusten dira jeitsieretan».

Urteko balantze bat egiteaz gain, intereseko beste hainbat kontu azaldu zituzten Astondoa, Arkauz eta Geretak ordubete iraun zuen solasaldian. Prestakuntza, istripuak, helburuak... hizpide izan ziren ikasturteko lehen kirol tarte nagusian.

Irratsaio guztia entzun nahi izatera, sakatu beheko podcast-ean:


Herriko Goitibehera talde bat Errekaldeko lasterketan. Argazkiak: www.rallyak.eus

lunes, 19 de octubre de 2015

Aurkeztu da 2015/2016 Arrikrutz Aloña zikloros taldea

2015-10-19 09:58:43
SEI TXIRRINDULARI IZANGO DITU AURTEN TALDEAK
Aurkeztu da 2015/2016 Arrikrutz Aloña ziklokros taldea
Larunbat eguerdian aurkeztu zen jendaurrean Arrikrutz Aloña Mendi ziklokros taldea. 2015/2016 denboraldirako izango dituen txirrindulari eta egitasmo guztiak erakutsi zituzten Kultur Etxeko areto nagusian. Kadete eta Junior mailako sei txirrindularik osatuko dute aurtengo taldea.

Bostgarren urtez jarraian, Aloña Mendik ziklokros taldea izango du eta alde horretatik oso pozik agertu ziren ordezkariak aurkezpen ekitaldian. Orain arteko lau denboraldietan oso lan polita egin dute txirrindulariek. Urtero igo da Aloñako ziklistaren bat podium batetara igota eta hori gutxi balitz, azken urteetan gainera, Oñatiko taldeak beti izan du ordezkariren bat Espainiako ziklokros txapelketan. Denboraldia, urriaren 12an hasi zen Orduñan (Bizkaia) eta guztira, hemezortzi lasterketa izango dituzte egutegian; tartean Oñatin jokatuko dena.

Bi talde, sei txirrindulari

Kadete eta Jubenil mailako txirrindulariek osatuko dute aurtengo plantilla. Guztira sei kide izango dira: Garazi Erostarbe eta Ander Blazquez kadete mailan eta Ander Gartzia, Andoni Igartua, Xabier Murgiondo eta Ekaitz Txintxurreta jubenil mailan. Bestalde aurkezpenean adierazi zutenez, AMPO taldera pasa berri den Julen Umerez afizionatu mailako ziklistak, lasterketaren bat edo beste egingo du Goierriko taldearen izenean eta bizikleta gainean jartzen ez den probetan, etxeko taldean zuzendari/laguntzaile lanak egingo ditu.

Txirrindulari horiekin batera, Xabier Aiastui, Iker Arkauz eta Julen Arkauz arituko dira zuzendari lanetan. Helburuei dagokienez, «txirrindulariek modalitate berezi honetaz gozatzea eta posible den heinean, aurreko urteetako emaitzak errepikatu edo hobetzea» izango dela jakinarazi zuten.

Oñatiko proba, abenduaren 20an

Duela astebete hasi zen denboraldia, urtarrilaren 10era arte luzatuko da eta tartean, bostgarren urtez jarraian, Oñatin ziklokros proba izango dugu. Iaz bezala, hilerri inguruetan egingo dute etxeko ziklokrosa abenduaren 20an.

Denboraldi berriko Arrikrutz Aloña Mendi ziklokros taldea.

† Anita Urkia

(Jose Idoiagaren Alarguna)




19/10/2015

ANITA URKIA UGARTE

90 URTE

domingo, 18 de octubre de 2015

Hainbat tona zabor batu dute Oñatiko errekan

Mireia Bikuña 2015-10-18 17:03  OÑATI
30 bat herritarrek hartu dute parte Natur Eskolak egindako deialdian. Torreauzotik Elorregirainora arteko erreka zatia garbitu dute. Burdina, tutu malguak, hodiak, plastikoak, umeen autoak eta beste hainbat gauza batu dituzte. Zaborra ikusgai egongo da Foru plazan eguenera arte.
Hirugarren urtea da Natur Eskolak Ibai Lagun egitasmoa antolatzen duena. Aurreko bi urteetan herriguneko erreka zatia garbitu dute. Aurten Torreauzotik behera dauden auzoetan barrena ibili dira. "Oso ondo ibili gara. Lan handia egin dugu. Hiru furgonetatan eroan dugu batutako zaborra Foruen plazara", esan du Natur Eskolako Imanol Biainek.

Erakusketa

Bestalde, Udaleko Nekazaritza Sailaren eskutik, urari buruzko informazioa duten bederatzi panelez osatutako Ibaialde erakusketa dago ikusgai kultura etxean hilaren 22ra arte.

15km San Sebastian 2015..Carrera 5,5km Katxalin por el cáncer de mama 2015

18/10/2015.
Bonita mañana la de hoy en Donostia.



UNA CLÁSICA 15K ROBERS DE RÉCORD

9.45 h.: Salida 5,5K Katxalin, carrera y marcha
10.15 h.: Salida rollers 15K
10.30 h.: Salida movilidad reducida 15K
10.35 h.: Salida Runners 15K









 Ha tenido lugar una nueva edición de la Clásica de San Sebastián 15K Robers, una de las grandes citas atléticas del otoño donostiarra y de las pruebas más atractivas del calendario guipuzcoano de carreras populares, que ha celebrdo su 19ª edición con un nuevo récord de participación. 
A los habituales más de 4.000 inscritos para la cita reina de la jornada, se han sumado los 1.200 y más de 1.000 que han tomado parte, respectivamente, en la carrera y la marcha solidarias 5,5K Katxalin que se celebran en favor de laAsociación Guipuzcoana de Apoyo a Mujeres Afectadas de Cáncer de Mama y/o Ginecológico. Todo un ambientazo.y COMO SIEMPRE HAN TOMADO PARTE UN BUEN NUMERO DE OÑATIARRAS.



.

El equipo oñatiarra Arrikrutz-Aloña de ciclocross ya rueda


Domingo, 18 de Octubre de 2015 - Actualizado a las 06:10h
OÑATI. La temporada 2015-2016 de ciclocross (18 pruebas componen el calendario vasco) ya ha despegado, y el equipo Arrikrutz-Aloña Mendi está listo para luchar por mejorar o, al menos repetir, las buenas sensaciones del año pasado. Seis corredores integran el equipo: los cadetes, Garazi Erostarbe y Ander Blázquez; y los junior Ander Gartzia, Andoni Igartua, Xabi Murgiondo y Ekaitz Txintxurreta. El equipo técnico lo forman Xabi Aiastui, Iker y Julen Arkauz. Julen Umerez, que pasa a aficionados, correrá bajo el patrocinio de Ampo y también estará en la dirección del equipo oñatiarra. Foto: A.D.
ENLACES
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/10/18/vecinos/debagoiena/el-equipo-onatiarra-arrikrutz-alona-de-ciclocross-ya-rueda
http://ruperak.blogspot.com.es/2015/10/ziklo-kros-taldeak-denboraldi-berria.html



Arrikrutz ziklo-kros taldea errepidera irteteko gertu

Mireia Bikuña 2015-10-17 14:55   KIROLA  OÑATI
Kadete eta gazte mailetako sei txirrindulari izango ditu Oñatiko taldeak. Espainiako Kopako probatan, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan eta Oñatiko lasterketan parte hartuko dute, besteak beste. Azken hori abenduaren 20an jokatuko dute.
Garazi Erostarbe, Ander Blazquez, Ander Gartzia, Andoni Igartua, Xabier Murgiondo eta Ekaitz Txintxurreta dira Arrikrutz ziklo-kros taldeko txirrindulariak. Lehenengo biak lehen mailako kadeteak eta gainerakoak gazte mailakoak.
Ziklo-kros denboraldia  urriaren 12an hasi zen eta urtarrilaren 10ean bukatuko da Espainiako txapelketarekin. Tartean hainbat proba jokatuko dira eta horietan egongo dira Oñatiko taldeko ordezkariak maila onena emateko helburuaz.

Debagoienean bi lasterketa

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak zehaztu duen egutegiaren arabera, ziklo-kros denboraldiko bi lasterketa Debagoienean jokatuko dira: abenduaren 13an Arrasaten eta abenduaren 20an Oñatin.
ENLACES
http://ruperak.blogspot.com.es/2015/10/ziklo-kros-taldeak-denboraldi-berria.html

Beber agua antes de acostarse


8 de octubre a la 1:43Canals, Argentina
Mucha gente dice que a ellos no les gusta beber agua antes de acostarse para no estar obligados a levantarse en la noche para ir al baño.
No lo sabía, pero es interesante...
Le pregunté a mi cardiólogo porque la gente debe orinar tanto en la noche. Su respuesta fue:
Cuando una persona está sentada, la fuerza de gravedad retiene el agua en la parte inferior de su cuerpo.
Esta es la razón por la que las piernas suelen hincharse.
Cuando ustedes se acuestan, la parte inferior de su cuerpo busca un equilibrio con los riñones.
Así los riñones eliminan el agua junto con los residuos, porque ese es el momento más propicio.
El agua es esencial para eliminar los residuos de su cuerpo.
Le pregunté al cardiólogo cual es el momento más favorable para beber agua.
El me respondió: Se debe beber agua en los momentos más precisos para que sea máxima su eficacia dentro del cuerpo.
2 vasos de agua poco después del despertador activa los órganos internos.
1 vaso de agua 30 minutos antes de cada comida mejora la digestión.
1 vaso de agua antes de tomar un baño (o dos) disminuye la tensión arterial.
1 vaso de agua antes de acostarse, evita un accidente cerebro vascular o cardíaco.
Beber agua antes de acostarse evita tener calambres en las piernas durante la noche.
Cuando hay calambres, los músculos en las piernas están buscando agua y humedad.

Rincones de Oñati Oñatiko txokoak

NATXO

Rincones de Oñati Oñatiko txokoak

NATXO