domingo, 18 de octubre de 2015

Arrikrutz ziklo-kros taldea errepidera irteteko gertu

Mireia Bikuña 2015-10-17 14:55   KIROLA  OÑATI
Kadete eta gazte mailetako sei txirrindulari izango ditu Oñatiko taldeak. Espainiako Kopako probatan, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan eta Oñatiko lasterketan parte hartuko dute, besteak beste. Azken hori abenduaren 20an jokatuko dute.
Garazi Erostarbe, Ander Blazquez, Ander Gartzia, Andoni Igartua, Xabier Murgiondo eta Ekaitz Txintxurreta dira Arrikrutz ziklo-kros taldeko txirrindulariak. Lehenengo biak lehen mailako kadeteak eta gainerakoak gazte mailakoak.
Ziklo-kros denboraldia  urriaren 12an hasi zen eta urtarrilaren 10ean bukatuko da Espainiako txapelketarekin. Tartean hainbat proba jokatuko dira eta horietan egongo dira Oñatiko taldeko ordezkariak maila onena emateko helburuaz.

Debagoienean bi lasterketa

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak zehaztu duen egutegiaren arabera, ziklo-kros denboraldiko bi lasterketa Debagoienean jokatuko dira: abenduaren 13an Arrasaten eta abenduaren 20an Oñatin.
ENLACES
http://ruperak.blogspot.com.es/2015/10/ziklo-kros-taldeak-denboraldi-berria.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario