lunes, 19 de octubre de 2015

Aurkeztu da 2015/2016 Arrikrutz Aloña zikloros taldea

2015-10-19 09:58:43
SEI TXIRRINDULARI IZANGO DITU AURTEN TALDEAK
Aurkeztu da 2015/2016 Arrikrutz Aloña ziklokros taldea
Larunbat eguerdian aurkeztu zen jendaurrean Arrikrutz Aloña Mendi ziklokros taldea. 2015/2016 denboraldirako izango dituen txirrindulari eta egitasmo guztiak erakutsi zituzten Kultur Etxeko areto nagusian. Kadete eta Junior mailako sei txirrindularik osatuko dute aurtengo taldea.

Bostgarren urtez jarraian, Aloña Mendik ziklokros taldea izango du eta alde horretatik oso pozik agertu ziren ordezkariak aurkezpen ekitaldian. Orain arteko lau denboraldietan oso lan polita egin dute txirrindulariek. Urtero igo da Aloñako ziklistaren bat podium batetara igota eta hori gutxi balitz, azken urteetan gainera, Oñatiko taldeak beti izan du ordezkariren bat Espainiako ziklokros txapelketan. Denboraldia, urriaren 12an hasi zen Orduñan (Bizkaia) eta guztira, hemezortzi lasterketa izango dituzte egutegian; tartean Oñatin jokatuko dena.

Bi talde, sei txirrindulari

Kadete eta Jubenil mailako txirrindulariek osatuko dute aurtengo plantilla. Guztira sei kide izango dira: Garazi Erostarbe eta Ander Blazquez kadete mailan eta Ander Gartzia, Andoni Igartua, Xabier Murgiondo eta Ekaitz Txintxurreta jubenil mailan. Bestalde aurkezpenean adierazi zutenez, AMPO taldera pasa berri den Julen Umerez afizionatu mailako ziklistak, lasterketaren bat edo beste egingo du Goierriko taldearen izenean eta bizikleta gainean jartzen ez den probetan, etxeko taldean zuzendari/laguntzaile lanak egingo ditu.

Txirrindulari horiekin batera, Xabier Aiastui, Iker Arkauz eta Julen Arkauz arituko dira zuzendari lanetan. Helburuei dagokienez, «txirrindulariek modalitate berezi honetaz gozatzea eta posible den heinean, aurreko urteetako emaitzak errepikatu edo hobetzea» izango dela jakinarazi zuten.

Oñatiko proba, abenduaren 20an

Duela astebete hasi zen denboraldia, urtarrilaren 10era arte luzatuko da eta tartean, bostgarren urtez jarraian, Oñatin ziklokros proba izango dugu. Iaz bezala, hilerri inguruetan egingo dute etxeko ziklokrosa abenduaren 20an.

Denboraldi berriko Arrikrutz Aloña Mendi ziklokros taldea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario