martes, 27 de octubre de 2015

MARIJE ZUBIZARRETA..AZPITXAPELDUN.

OK MAGAZINEA

2015-10-27 10:50:29
Beterano mailako sailkapenean lortu berri du errekonozimendua
Marije Zubizarreta azpitxapeldun, kilometro bertikalen Euskal Kopan
Asteburuan amaitu da kilometro bertikalean Euskal Kopa. Abixaran taldeko Marije Zubizarreta oñatiarrak, denboraldi bikaina burutu du eta Araia-Aratz lasterketan, lorturiko hirugarren postuaren ondoren, Euskal Kopako azpitxapeldun izatea lortu du beteranoen kategorian.

Abixaran taldeko Marije Zubizarreta mendi lasterkariak pozik egoteko motibo ugari pilatu ditu asteburuan. Igande goizean kilometro bertikalen Euskal Kopako azken proba puntuagarrian hirugarren postua eskuratu zuen beterano mailan. Zubizarretak 53:34 osatu zuen Araia eta Aratz bitartean antolakuntzak markaturiko zirkuitua. Ibilbideak 4,3 kilometro eta 800 metro pasatxoko gora-behera zeukan eta beteranoen artean, indartsuenen inguruan kokatu zen oñatiarra.

Garaipena Yolanda Gurendezentzat izan zen. Gasteiztarra, 50:14ean iritsi zen helmugara. Bigarren postua Inma Aranburu idiazabaldarrak lortu zuen (51:19) eta aurrez aipatu bezala, hirugarrena izan zen Zubizarreta 53:34 kronoarekin.

Azpitxapeldun Euskal Kopan

Kilometro bertikalean Euskal Kopak bost proba puntuagarri izan ditu. La Rhune, Aitzgorri, Beriain, Anboto eta asteburuko Aratzerako igoerek osatu dute egutegia. Zubizarretak Beriaineko proba eta asteburuan Araia-Aratz lasterketak egin ditu. Bi proba hauetan erakutsitako erregulartasunari esker, beteranoen mailako sailkapen nagusiko bigarren postua lortu du.

Mendi korrikalariak «sorpresaz» jaso zuen saria igandean Araian. «Egia esan ez nuen espero errekonozimendu hau jasotzea. Pentsa, proba amaitu eta dutxan lasai asko nengoela deitu zidaten saria jasotzera joateko» adierazi dio OK Magazineari. Emakumezkoen beterano mailako kilometro Bertikalen Euskal Kopako irabazle berria Inma Aranburu idiazabaldarra izan da. Datozen hileotan atseden pixka bat hartuko du Zubizarretak eta bere hurrengo helburua mendi eskiko Altitoy proba prestatzea izango da.

Zubizarreta Beriaineko proban. Argazkia: www.uhartearakil-beriain.com (Luis).

No hay comentarios:

Publicar un comentario