martes, 3 de noviembre de 2015

Txantxiki Familia Taldeak Siriara bidaltzeko material bilketa egingo du

2015/11/03.

Mantak, elikagaiak, osasun materiala eta haur nahiz emakumeentzako higiene produktuak jasoko dituzte Eltzian
 Bi astez luzatuko da Txantxiki Familia Elkartearen material bilketa kanpaina, gaurtik, hilaren 15era arte. Bi aste hauetan zehar, materiala, Eltziako Lagun leku elkartera eraman ahal izango da 17.00etatik 20.00tara.
  Laguntza humanitarioa SiriaraA izendatu duten kanpaina honetan osasun eta higiene produktuak nahiz elikagaiak batuko dira. Haurrentzat pardelak eta toallitak; emakumeentzat konpresak; mantak, berriak edo erabiliak baina egoera onean daudena; arroza, pasta, esne hautsa eta txerrikirik ez duen eta latan dagoen janaria; xaboia barran eta mediku materiala, hau da, bendak, gasak, iodoa eta antzerako gaiak.
  Oñatin bi aste hauetan batzen den materiala Madrilen egoitza duen AASP Siriar Herrialdearekiko Laguntza Elkartearen bitartez Siriara bidaliko da. Oñatitik Madrilerako garraioa berriz, Fundacion Seurekin doan egiteko bidea adostu du Txantxiki taldeak.
  Era berean, kanpainan laguntzeko prest leudeken bolondresei dei egin die  Txantxiki taldeak. Hauen lana, bildutako materiala sailkatu eta bidalketa prestatzea izango da. Laguntzeko gertu dauden herritarrei Txantxiki Elkartearekin harremanetan jartzea eskatzen zaie, mezua, honako helbide elektroniko honetara bidaliz: txantxiki@gmail.com
  AASP G.K.Erekin batera eta Oñatin gaur hasi den bezala, estatuko beste hainbat herritan ere Siriara bidaltzeko material bilketa kanpainak egiten ari dira.
Irratia: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario