domingo, 20 de diciembre de 2015

Oñatiko Kirol Sariak 2015

Urteko lez, abenduaren 23an, aurten ere Udal Kirol zerbitzuak Oñatiko Kirol Sariak 2015 ekitaldia antolatu du. Horretan, urtean zehar bereziki nabarmendu diren herriko kirolari, kirol talde, kirol teknikari, bolondres,…eta orohar, kirolari eta kirol eragile omendu, eta errekonozimendu publikoa eman nahi diegu.
Egitaraua sinplea eta xumea da:
  • 19:00etan ongietorria eta sari banaketa
  • 19:30etan luntxa (partehartzaileak eta lagunak)
  Ekitaldi honetan beste errekonozimenduen artean herritarren saria emango da. 
Herritarren saria
  Boza gehien izango duen kirolariari egokituko zaio “Herritarren saria”. Bozkatzeko epea hauxe: abenduaren 9tik 22ra bitartean. Bozkatzen dutenen artean Zubikoa kiroldegiko kirol ekintza batean hilebeteko erabilera doan zozketatuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario