viernes, 4 de diciembre de 2015

Oñatiko zortzigarren eskaparate lehiaketa

33 merkatarik parte hartuko dute Oñatiko zortzigarren eskaparate lehiaketan


2015/12/04
Erakusleihoak astelehenerako apaindu beharko dira
  Horrek esanahi du, astelehenetik aurrera, herritarrek ere botoa emateko aukera izango dutela. Horretarako, Kontzejupetik aldizkariaren abenduko alean agertzen den orritxoa moztu beharko da.
  Atzo amaitu zen dendarientzat parte hartzeko izen emate epea. Orain, duten ideia nola gauzatu pentsatu beharko dute eta bitartean, udal teknikariek erakusleihoak lehiaketan parte hartzen duela adierazten duten txarteltxoak prestatu eta banatuko dituzte. Astelehenerako, esan bezala, guztia gertu izango da eta halaxe mantendu beharko da, gutxienez, abenduaren 31ra arte. Erakusleihoak, noski, denda edo zerbitzuaren ohiko produktuez apaindu beharko dira. Dagoeneko batzuk lana aurreratu dute.
  Aurtengo Gabonetako eskaparate lehiaketan txantxiaren presentzia hoberen nabarmentzen duen establezimenduari 500 txantxiko sari berezia emango zaio. Herritarren saria ere 500 txantxikoa izango da, sariak, aurten ere, Txantxitan emango baitira. Eta bozkatzen duten herritarren artean, 200 txantxi zozkatuko dira. 
Beraz, bi epai mahaia izango dira: herritarrona batetik, eta dekorazio arloko profesionalek osatutakoa bestetik. 
Azken honek bere erabakia hartzerakoan, bereziki, diseinua, irudimena, orijinaltasuna, argiztapena, gaia eta berrikuntza baloratuko ditu. Guztira, saritan, 4500 txantxi banatuko dira. Sari banaketa eguna berriz, Gabonen aurreko zapatua izango da aurten ere, abenduaren 19a alegia. Ekitaldia, eguerdiko 13.30tan eta udaletxeko areto nagusian.
  Iaz, zazpigarren  Gabonetako eskaparate lehiaketan, 38 denda eta lokalek parte hartu zuten. Lehen saria eta herritarren saria, Juanitosak eraman zituen, bigarrena Antxon harategiak, hirugarrena, Txokolatixak, laugarrena Urrutia Gizonak jantzi dendak eta 5.a Urtxin lora dendak.  Gainera, eskaparate birtual onenaren sari berezia, Luar arropa dendak irabazi zuen.
  Aurtengo sarituak, esan bezala, abenduaren 19an egingo den ekitaldi publikoan ezagutaraziko dira.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario