miércoles, 24 de febrero de 2016

13 ARTZAIN PROFESIONAL BERRI ATERA DIRA GOMIZTEGITIK

Kontzejupetik Aldizkaria
Gaur eman zaio amaiera 2015/16 ikasturteari Gomiztegiko Artzain Eskolan. Hemeritzagarren promozio honetan 13 lagunek (9 mutil eta 3 neska) jaso dute agiria eta artzain makila. Hemeretzi urte hauetan zehar 245 pertsonak ikasi dute Gomiztegin.
Ikasturtea urrian hasten da eta bost hilabete irauten du: 297 ordu teoriko (aldi berean 50 buruko artaldea zainduz, eta bisitak eginez laborategi, instalazio, gestio zentro eta abarrera) eta 430 ordu praktiko artzain profesionalen baserrietan. Artaldearen elikadura, maneiura, ugalketa, hautaketa, marketina eta merkaturatzea, kudeaketa tekniko-ekonomikoa, gaztagintza... lantzen dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario