viernes, 26 de febrero de 2016

Hondakinen Informaziorako Bulegoa

201/02/26.

Kale Zaharreko Hondakinen 

Informaziorako Bulegoa itxi 

egingo da






Apurtu edo galdutako kuboak ordezkatzeko materiala udaletxeko harreran jaso ahal izango da martxoaren 7tik aurrera
  Hondakinak gaika jasotzeko sistema martxan jarri aurretik ireki zen Kale Zaharreko Hondakinen Informaziorako Bulegoa, orain hiru urte dela. San Lorentzon ere izan zen halakorik baina iaz itxi zen. Herritarrek dagoeneko barneratuta dituzte hondakinak gaika berezitu eta bilketa sistemaren funtzionamendua. Ondorioz, Kale Zaharreko bulegoa, apurtu edo galdutako kuboak ordezkatzeko zerbitzu gune bihurtu dela esan daiteke. Hori hala izaki, bulegoa ixtea erabaki du Udalak.
  Hondakinen Informaziorako Bulegoa martxoren 2ra arte mantenduko da. Gaur egun bulegoa astean bitan irekitzen da, astelehen eta asteazkenetan  9.00etatik 13.00era. Behin bulegoa itxita materiala udaletxera eramango da eta martxoaren 7tik aurrera kubo berriak nahiz oliotarako poteak udaletxeko harreran jaso beharko dira. Astelehenetik ostiralera izango da horretarako aukera baina arratsaldeko ordutegian, 15.00etatik 20.00tara. 
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario