viernes, 25 de marzo de 2016

Aberri egunera autobusa

Aberri Eguna Iruñean ospatzeko deia egiten du Independentistak sareak

Aldi berean, euskal komunitateak munduan presentzia duen toki guztietan ospatzea bultzatuko du Martxoaren 27an Aberri Eguna Iruñean ospatzeko deia egiten die Independentistak sareak euskal herritarrei. Ohikoa den moduan, aldarrikapena eta ospakizuna uztartuz, egun osoko egitaraua izango da: eguerdian martxa edo manifestazioa eta ekitaldi politikoa eta, ondoren, ospakizunak segida izango du gauera arte Iruñeko kaleetan zehar eta jendeak jai giroan egun eder bat igarotzeko aukera izango du.
Aberri Egun zabal eta parte-hartzailea antolatzea da Sarearen asmoa eta, sigla eta familia politikoetatik haratago, independentista guztiok aniztasunean elkarturik ospatzeko deia egiten du.
Euskal Herri mailan Iruñerako deialdia egiten da, baina, horrez gain, mundu zabalean zehar zabalduta dagoen euskal komunitatean gora doa, urtetik urtera, Aberri Eguna ospatzen den tokien kopurua. Independentistak sareak dinamika hori bultzatuko du munduko herrialde desberdinetako sarekideen bitartez.
Sarea antolaketa lanetan sartuta dago jadanik eta martxoaren 27ko erronkari elkarlanean aurre egiteko deia luzatzen die independentista guztiei. Urtero bezala, sarekideen eta herritar ugariren laguntzari esker lortuko da garai politiko hauek eskatzen duten Aberri Egun jendetsu eta esanguratsua. 

Oñatiko EH Bildu

No hay comentarios:

Publicar un comentario